Concerto grosso

solista-multzo txiki baterako eta instrumentu-multzo handiago baterako egindako konposizioa

Concerto grossoa (pluralean concerti grossi eta, italieraz, kontzertu handia esan nahi duena), musika barrokoko forma ezagun bat izan zen, musika talde batek erabilia, eta lau eta sei mugimendu artean zituena, mugimendu hauetan, musika gaia, bakarlari talde txiki bat (kontzertinoa eta orkestra oso (ripieno) baten artean pasatzen zelarik. Konposatzaile frantziarrek, aldiz, nahiago zuten orkestra osoari, haizezko musika tresnen hirukote batek aurre egitea, sinfonia klasikoko hirugarren mugimenduan jarraituko zuena (hasieran minuetoa eta, erromantizismo garaian, scherzoan).

Arcangelo Corelli, concerto grosso izena erabili zuen lehen konposatzailea.

Forma hau, ziuraski, 1680an garatuko zuen Alessandro Stradellak, nork, dirudienez, kontzertinoa eta ripienoa forma bereizgarri honetan konbinatzen diren lehen musika lana idatzi zuen, "concerto grosso" izenik erabili ez zuen arren. "Concerto grosso" deiturikoaren lehen konposatzaile nagusia, Alessandroren laguna zen Arcangelo Corelli izan zen. Corelli hil ondoren, berak idatzitako hamabi lanen bilduma bat argitaratu zen (ustez, banan-banan aukeratuak lan handiago batetik), eta laster hedatu zen Europan zehar. Francesco Geminiani eta Giuseppe Torelli bezalako konposatzaileek, concertiak Corelliren estiloan idatzi zituzten, nork Antonio Vivaldirenetan ere eragin handia izan zuen. Concerto grossoak izaten ohi dituen mugimendu kopurua, hirukoa da, jada aipaturiko Vivaldiren formula gogokoaren arabera: azkarra-motela-azkarra.

Corelliren garaian, concerto grossoaren bi forma ezberdin bereizten ziren (concerto da chiesa edo elizako kontzertua, eta concerto de camera edo ganberako kontzertua). Lehena, formalagoa zen, eta, oro har, largo edo adagio (motelak) eta allegro (azkarrak) mugimenduen artean tartekatzen zen, azkenak, suite baten izaera antzekoagoa zuen bitartean, preludio batek sartua delarik eta garai hartan ospetsuak ziren dantzen zenbait forma gehituz. Bereizte horiek, beranduago lausotu ziren.

Corelliren kontzertinoak, bi biolin eta txelo batetaz osatuak zeuden, harizko musika tresnek osatutako orkestra bat ripieno bezala arituz, biak, baxu etengabe batekin lagunduta. Uste denez, azken hau, organoak egiten zuen Corelliren garaian, bereziki, concerto da chiesa edo elizako kontzertu baten kasuan, baina, egungo grabaketetan, nagusiki esklusiboak dira klabizenbaloan egindakoak.

Eraginak

aldatu

Concerti grossiak idatzi zituzten beste konposatzaile garrantzitsu batzuen artean, Georg Friedrich Händel dago, ripienoa handitu zuena haizezko musika tresnak sartu ahal izateko. Johann Sebastian Bachen Brandeburgoko Kontzertuetako zenbaitek, gutxi gora-behera, concerto grossoaren forma jarraitzen dute, bereziki bigarren kontzertuak, txirula, oboe, tronpeta eta biolin bakarlari batek osatutako kontzertinoa duena.

Concerto grosso forma, modu mugatuan, barrokoak eragindako XX. mendeko konposatzaileek ere erabili dute, horien artean Ernest Bloch, Bohuslav Martinu, Alfred Schnittke eta Philip Glass. Big Bandek, batzuetan, egiturari dagokionez, "concerto grossoa" gogorarazten duten formak erabiltzen dituzte.

Kanpo estekak

aldatu