Cleopatra (1963ko filma)
Cleopatra (euskaraz: «Kleopatra») 1963ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Elizabeth Taylor, Richard Burton, Rex Harrison, Roddy McDowall, Martin Landau, Hume Cronyn eta George Cole.
- Artikulu hau 1963ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cleopatra».
Filma izan zuen diru kostu handiarengatik ospetsu bilakatu zen, baita eragin zituen finantza arazoengatik ere. Halere salmentei dagokienez arrakastatsua izan zen, 1963. urtean 5,7 milioi dolarrekin irabazi gehien lortu zituen filma izan baitzen, halere filmaren 44 miloi dolarretako aurrekontua berreskuratzeko urte oso bat behar izan zuenez, ez zen filma arrakastatsua bezala jo izan.
Bederatzi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, lau irabazi zituelarik: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (kolorea) (Leon Shamroy), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (kolorea) (John DeCuir, Jack Martin Smith, Hilyard Brown, Herman Blumenthal eta Elven Webb), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Irene Sharaff, Vittorio Nino eta Irene Sharaff) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Emil Kosa Jr.).
Sinopsia
aldatuJulio Zesarrek Ponpeio guduan garaitu eta Ponpeio Egiptora ihes egiten du. Hortaz, Zesar haren atzetik Egiptora joatea derrigortua da, han bide batez Kleopatra VII.a eta bere anaia Ptolomeo XIII.aren arteko gerra zibila ekiditen saiatzeko. [[Alexandriara ailegatu bezain laster Ptolomeo eta haren aholkulariek Zesarri Ponpeioren burua erakutsiko diote, bere etsaia zelako Zesarri atsegin egiteko asmoz.
Zesarrek bertako jauregian ostatu hartu bezain laster Kleopatra ezagutzeko abagunea izanen du, bereahala Zesar emakume gaztearen edertasunaz erakarria sentituko da, berau Egiptoko erregina gisa ezarri eta harekin Zesarion izeneko semea izan ondoren bere legezko emaztea bilakatuko du.
Aktoreak
aldatu- Elizabeth Taylor - Kleopatra VII.a
- Richard Burton - Marko Antonio
- Rex Harrison - Julio Zesar
- Carroll O'Connor - Servilius Kaska
- Roddy McDowall - Octavio Augusto
- Martin Landau - Rufio
- Hume Cronyn - Sosigenes
- Andrew Keir - Marko Vipsanio Agripa
- Kenneth Haigh - Marko Junio Bruto
- George Cole - Kaio Flavio Antonino
- Pamela Brown - Alta emakumezko apaiza
- Cesare Danova - Apollodorus
- Francesca Annis - Eiras
- Richard O'Sullivan - Ptolomeo XIII.a faraoia
- Gregoire Aslan - Potino eunukoa
- Martin Benson - Ramos
Kanpo estekak
aldatu- Cleopatra filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Cleopatra filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)