Dezimo Bruto

Dezimo Juno Bruto Albino (latinez: Decimus Junius Brutus Albinus) Erromako politikari eta militarra izan zen.

Dezimo Bruto
César se rendant au sénat aux Ides de Mars.jpg
Erromatar gobernadorea

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 85
HerrialdeaAntzinako Erroma
HeriotzaK.a. 43 (41/42 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
heriotza zigorra
Familia
AitaDecimus Junius Brutus
AmaPostumia
Ezkontidea(k)Paula Valeria (en) Itzuli
Familia
LeinuaJunii Bruti (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

K.a. 45ean, Munda batailatik itzulitakoan, Dezimo Brutok Zesar hil nahi zuten konspiratzaileekin bat egin zuen. Halere, Zesarren konfidantza izaten jarraitu zuen. Izan ere testamentuan aipatu zuen Zesarrek. Are gehiago, Zesarrek pretor izendatu zuen, eta, hurrengo urterako, Galia Zisalpinako gobernari.

Martxoaren 15ean (Martxoaren idusean), Dezimo Brutok Senatura joateko komentzitu zuen Zesar. Horra zihoazela, Ponpeioren antzokian, Brutok eta gainerako konspiratzaileek eraso eta hil zuten.

Hiltzaileek hurrengo egunean amnistia jaso zuten, Marko Antoniok aginduta. Baina erromatar xumeek eta, batez ere, legioek, hiltzaileak zigortu nahi zituzten. Dezimo Bruto Galiara joan zen orduan, Erromako egoera ezengonkorretik urrun. Hor, K.a. 43an, bere kasa beste armada bat osatzen hasi zen. Honen aurrean, Senatuak erreklutatze hori bertan behera uzteko agindu zion. Ezezkoa jaso ondoren, Marko Antoniok eraso egin zion. Mazedonia aldera jo zuen orduan Dezimo Bruto, Marko Junio Bruto eta Gaio Kasio Longinorekin biltzeko. Nolanahi ere, haiengana iritsi baino lehen, Dezimo Bruto hil zuten.