Ireki menu nagusia

Marko Junio Bruto (latinez: Marcus Junius Brutus Caepio) (K.a. 85 - K.a. 42) Julio Zesar hil zuen erromatar senatari famatuena izan zen. Ez da Dezimo Brutorekin (latinez: Decimus Junius Brutus Albinus), Zesar hil zuen beste senatari batekin, nahastu behar.

Marko Bruto
Portrait Brutus Massimo.jpg
Erromatar gobernadorea


Pretore

Bizitza
Jaiotza Erroma85
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Filipos42ko urriaren  23a (42/43 urte)
Heriotza modua suizidioa: traumatismo penetratzailea
Familia
Aita Marcus Junius Brutus the Elder
Ama Servilia Caepionis
Ezkontidea(k) Porcia Catonis
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak politikaria, filosofoa, gudaria eta poeta
Gradua legatus Itzuli
Artikulu hau senatariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko (argipena)».

Haren gurasoak Dezimo Junio Bruto eta Servilia Zepionis ziren. Iturri batzuek Zesarren semea zela aipatzen dute, haren ama Zesarren dama bat baitzen. Alabaina, Marko Bruto jaio zenean, Zesarrek 15 urte zituen. Teoria horrek, beraz, faltsua izan behar du.

Estreinako urteakAldatu

Katon Minorren laguntzaile hasi zen politikan. Garai hartan, interes handiko maileguei esker aberastu zen. Optimates-en alde eta lehen triunbiratoren aurka jo zuen hasiera-hasieratik. Izan ere, Ponpeiok haren aita hil zuen K.a. 77an, Silaren diktadurapean.

Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibila piztu zenean,[1] Ponpeioren alde jo zuen halere. Farsaliako guduaren porrotaren ostean, Zesarren barkamena eskatu zuen. Honek lagun minen artean hartu zuen, eta kargu garrantzitsuak eman zizkion. K.a. 45ean, pretore izendatu zuen.

Zesarren hilketaAldatu

Brutok ez zuen inoiz bere ikusmolde atzerakoia ezkutatu. Senatari askok bezala, ez zuen gustuko Errepublikaren egoera Zesarren agintaldipean. Izan ere, Zesarrek boterea bere eskuetan gordetzen zuen. Hori zela eta, Gaio Kasio Longinorekin eta beste gizonekin, Zesarren aurka konspiratzen hasi zen. Hilketa baino lehentxeago, Brutok besteei adierazi zien haien buruaz beste egin behar zutela plana aurkituz gero.

K.a. 44ko martxoaren 15ean, Ponpeioren Antzokian, Brutok eta besteek Zesar hil zuten. Suetoniok idatzi zuen Zesarrek azken hitzak Brutori zuzendu zizkiola: και συ, τεκνον? ("kai sy, teknon", hau da, "zu ere bai, ene semea?"). Zesar hil ondoren, senatariek alde egin zuten. Brutok adierazi zuen: "Erromatarrak, aske gaude berriro!"

Hilketaren ondorioakAldatu

Hala eta guztiz ere, erromatar gehienak haien kontra zeuden, Zesar biziki maite zuten eta. Zesarren hiletan, sentimendu horietaz baliatuta, Marko Antoniok gogor kritikatu zituen hiltzaileak. Jada ez ziren Errepublikaren salbatzaileak. Epaitu baino lehen, ekialdera jo zuten Brutok eta kideek. Atenasen, Brutok, filosofia ikasteaz gain, armada bat ordaintzeko prestaketak egin zituen.

Oktaviok eta Marko Antoniok Bruto eta Kasioren kontra jo zuten orduan. K.a. 42an Filipo batailan elkarren aurka borrokatu zuten. Kasiok eta Brutok, porrota antzemanik, beren buruaz beste egin zuten. Marko Antoniok Bruto goraipatu zuen haren gorpuaren aurrean. Izan ere, gainerako konspiratzaileen motibazioa inbidia eta handinahia izan arren, Erromaren onurak bultzatu zuen Bruto.

KronologiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Kohn, G.C. (1986) Dictionary of Wars 374 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Bruto