Ireki menu nagusia

Christian Marie Ferdinand de la Croix de Castries (Paris, 1902ko abuztuaren 11 - Paris, 1991ko uztailaren 29a) frantses militarra izan zen.

Christian de Castries
Dien Bien Phu001.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1902ko abuztuaren  11
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1991ko uztailaren  29a (88 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Lurreko Armada
Gradua brigada-jeneral
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Indotxinako Gerra
Battle of Dien Bien Phu Itzuli

Familia aristokratiko eta militarreko semea zen. Hemeretzi urte zituela armadan sartu, eta militar ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, alemaniarrek Frantzian egindako lehen erasoan harrapatu zuten, 1940an, baina hurrengo urtean ihes egitea lortu zuen, eta Afrika iparraldean borrokan ziharduten aliatuei batu zitzaien. 1946an, teniente-koronel zela, Indotxinara bidali zuten, bertan gerrillari nazional-komunista taldeak frantziar kolonialismoaren aurka borrokatzen ari baitziren. 1953an Vietnameko Dien Bien Phu gudari taldearen komandante izendatu zuten. Han Nguyen jeneral vietnamdarraren gerrillariek zenbait hilabetez inguratuta eduki zuten, 1954an errenditu eta preso hartu zuten arte. Gertaera harekin hasi zen frantziar kolonialismoaren gainbehera Indotxinan. Frantziara itzuli zenean, brigadier nagusi mailara igo zuten, eta 1959an erretiroa hartu zuen.

ErreferentziakAldatu