Chris Paul
Christopher Emmanuel "Chris" Paul ( Winston-Salem, Ipar Carolina, 1985eko maiatzaren 6a) saskibaloi-jokalari estatubatuarra da. 1.83 metroko altuerarekin, antolatzaile bezala jokatzen du eta gaur egun NBAko Phoenix Suns taldean jokatzen du.
Chris Paul, ‘CP3’ deitua, 2005eko NBAko Draften laugarren postuan, New Orleans Pelicans autatu zuen eta Denboraldi amaieran urteko Rookie Saria irabazi zuen. 2011. urtean, Los Angeles Clippers taldera mugitu zan, baina bertan ez zuen asko distiratu. Orduan, 2017. urtean Houston Rockets-era joan zan eta NBAko fitxaketa garestiagoa izan zan. 2019an Oklahoma City Thunder taldera, dohainik joan zen Russel Westbrookekin aldaketa bat egiten. Estatu Batuetako selekzioarekin urrezko domina irabazi zuen 2008ko Pekingo Joko Olinpikoetan, 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan eta brontzezko domina 2006ko Japoniako Munduko Txapelketan. ]]
Karrera Profesionala
aldatuUnibertsitatea
aldatuChris West Forsyth saskibaloiko Unibertsitatean matrikulatu zen, baina bera ez eukan gogo askorik talde horretan egotea, 1.70 metro neurtzen zuelako, eta bere anaia, taldeko hoberena zelako. Hurrengo urtean 10 zentimetro hazi zuen, eta bere estatistika guztiak asko hobetu ziren, 15 puntu partidu bakoitzeko bataz bestekoarekin, 6 asistentzia eta 3 baloi lapurreta. Orduan, lortu zuen urteko jokalari hoberena Central Piedmontean.
NBA
aldatuNew Orleans Pelicans-ek 4. postuan hautatu zuen, baina New Orleans Arenan hiru partida baino ez ziren jokatu, Katrina Urakana, dena suntsitu zuelako. Paulek berehala bota zuen taldea bizkar gainean eta taldea ez zuen oso urrun ibili Playoffetan sartzean. 38-44ko errekorra irabazi zuten, eta Chris Paulek, berriz, urteko Rookie saria irabazi eban. 2007-2008 denboraldian New Orleansera behin betiko itzuli zenean, Paul NBAko izarretako bat bihurtu zen, 21.1 puntu, 4 errebote, 11.6 asistentzia eta 2.6 lapurreta egin ondoren. Gainera, MVPren bozketan bigarrena amaitu zuen, Kobe Bryant-en atzetik. Dallas Mavericksen aurka jokatu zuen playoffetako lehen partidan, 35 puntu sinatu zituen, 10 asistentzia eta 4 lapurrketa egiteaz gain. Azkenik, 2011ko abenduaren 15ean Los Angeles Clippers-era eraman zuten Chris Kaman, Eric Gordon, Al-Farouq Aminuren eta draftaren itzulien truke.
2011ko abenduaren 25ean, debutatu egin zuen Clipperserekin, Golden State Warriors taldearen aurrean, hogei puntu eta bederatzi asistentzia sinatuz. Los Angeles Clippers 40 irabazitako eta 26 galdutako balantzearekin amaitu zuten denboraldia; Western Conference-eko bosgarrenak eta bere dibisioko bigarrenak, Lakers-ek bakarrik gainditu zituztenak. Konferentziaren semifinaletan, San Antonio Spurs taldeari aurre egin zioten, eta Los Angeles Clippers-ek galedu eben 4-0 balantze globalarekin
James Hardenekin osatu zuen kanpoko bikoteak, Clint Capela eta Eric Gordon bezalako jokalarien laguntzarekin, Texasko taldeari balio izan zion denboraldi erregularrean ligaren buru izateko, 65-17ko erregistro batekin, historiako erregistrorik. Lehen txandan Minnesota Timberwolves taldeari 4-1 irabazi zuten. Bigarren txandan, Donovan Mitchell buru zuten Utah Jazz talldeari aurre egin behar izan zuen, eta bost partidatan irabazi zuten. Chris Paul funtsezkoa izan zen, eta 41 puntu lortu zituen azken partidan. Rocketsek erraz iritsi ziren Golden State Warriors[4] taldearen aurkako Konferentzia-amaieretara. Paulen lehen konferentzia-amaierak izango ziren. Seriea Houstonentzat hasi zen, eta lehen partida galdu eben Toyota Center-en, eta seriea igotzea lortu zuen, 2ra berdinduta. Zazpigarren partida erabakigarrian, Houston Rockets-ek gau negargarri baten ondoren galdu zuten, 27 hirukoitz jarraian huts eginak.
Oklahoma City Thunder
aldatuHoustonen bi denboraldi egin ondoren, 2019ko uztailaren 11n, Russell Westbrook-en truke[5], Oklahoma City Thunderrera eraman zuten, Draft-en lehen hiru txandarekin batera. Oklahoman denboraldi ona osatuko luke, taldea playoffetara sailkatuko luke eta Houston Rockets taldearen aurrean 7 partidatan jokatutakoetan galtzea.
Phoenix Suns
aldatu2020ko azaroaren 16a Phoenix Suns-era aldatu zan. Martxoaren 21ean, denboraldiko hirugarren hirukoitz bikoitza erregistratu zuen (11 puntu, 10 errebote eta 13 asistentzia) Los Angeles Lakersen aurkako garaipenean, eta NBAren historiako seigarren jokalaria izan zen 10.000 asistentzia lortzen. Ekainaren 30ean, Clipperren aurkako konferentzia-amaierako seigarren partidan, 41 puntu lortu zuenean. Bere playoffetako markarik onena izan zen, eta NBAko finalera iritsi zen lehen aldiz. 2021eko urriaren 22an, denboraldiko bigarren topaketan, Los Angeles Lakersen aurrean, Paulek 20.000 puntu lortu zuenean eta 10.000 asistentzia NBA lasterketan. Erregistro horiek lortu dituen lehen jokalaria da[6].
Estatu Batuetako selekzioa
aldatuEstatu Batuetako saskibaloi selekzio seniorrarekin, 2006ko abuztuaren 4an debutatu egin zuen. Paulek Estatu Batuetako asistentzien errekorra erregistratu zuen Munduko Txapelketan (44), 9 galerarekin. 2008ko Pekingo Joko Olinpikoetan Paulek lortu zuen arrakasta handiena estatu batuekin, finalean Espainiari irabazi ondoren urrezko domina eskuratu zuen. Londresko 2012ko Joko Olinpikoetan, Chris Paulek, taldearen titularra jada, Urrezko domina lortu zuen berriro, bigarrena, finalean irabazi zuenean, lau urte lehenago gertatu zen bezala, Espainiari 107-100.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) New Orleans Pelicans. 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Los Angeles Clippers. 2022-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ «Rockets Acquire Nine-Time All-Star Chris Paul | Houston Rockets» web.archive.org 2017-06-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Golden State Warriors. 2022-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «Sources: OKC trades Russ to Rockets for Paul» ESPN.com 2019-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «Suns' Chris Paul becomes first player in NBA history with 20,000 points and 10,000 assists» CBSSports.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).