Khirokitia

Choirokoitia» orritik birbideratua)
Choirokoitia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Berreraikitako etxeak

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv
Erreferentzia 848
Kokalekua  Zipre
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 34°47′48.21″N 33°20′37.39″E / 34.7967250°N 33.3437194°E / 34.7967250; 33.3437194
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Khirokitia (batzuetan Choirokoitia deitua; grezieraz: Χοιροκοιτία, çiɾociˈti.a ahoskatua; turkieraz: Hirokitya) Zipreko aztarnategi arkeologikoa da, Neolito garaikoa. 1930. hamarkadan aurkitu zen[1] eta UNESCOk 1998an Gizateriaren Ondare izendatu zuen, izan ere ekialdeko Mediterraneoan hobekien zainduta aztarnategietako bat baita[2]. Limasol eta Larnaka hirien arteko erdibidean kokaturik dago[3].

Etimologia aldatu

Izenaren jatorria ez da ezagutzen baina badira hainbat hipotesi. Hipotesia nagusiaren arabera "Khiros" (zerria) eta "Kiti" (eremua) hitzen elkarketa izan liteke eta honen arabera "zerriak hazten diren eremua" esan nahiko luke. Bigarren hipotesia baten arabera "Sidirokitida" izan zitekeen jatorrizko izena, eta "budina dagoen eremua" esan nahiko luke honek.

Beste hipotesia batzuk ere zabaldu dira, ez hain fidagarriak ordea. "Khirogetia" izenetik baletor "kiromantzia praktikatzen den tokia" izango litzateke eta "gyros" eta "oikia" hitzen elkarketa izanez gero "etxe borobilak" esan nahiko luke.

Herria aipatzen den mapa zaharrenetan Cherochetica edo Chierochitia izena ematen zaio[4].

Aurkikuntza aldatu

Antigoaleko Departamentuko zuzendaria zen Porphyrios Dikaios arkeologoak 1934ean aurkitu zuen eta 1946 artean sei indusketa egin zituen. 1934an The Journal of Hellenic Studies aldizkarian eman zen Khirokitiaren aurkikuntzaren berri.

1970. hamarkadan indusketa lan berriak abiatu ziren baina Turkiarren inbasioak lan guztiak eten zituen. 1977. urtean Alain Le Brun gidari zuen espedizio frantsesak K.a. VII. milurtekotik IV. milurtekora arte Khirokitia populatua izan zela proposatu zuen.

Arkeologia aldatu

 
Etxeen harrizko zimentu borobilak.

Asentamenduaren ezaugarriak aldatu

Khirokitia Maroni ibaiaren haraneko malda batean kokaturik dago, Zipre hegoaldeko itsasertzetik sei kilometro lur barnera. Bizipenerako beharrezko praktikak garatu zituzten asentamenduko biztanleek, zekaleak ereiten zituzten, ardien eta ahuntzen taldeak zituzten eta zerriak ere hazten zituzten. Orein arrastoak ere aurkitu izan dira. Zuhaitzetako fruituak ere biltzen zituzten, intxaurrak, pikuak, olibak eta okaranak[5].

Keramikarik ez da aurkitu. Khirokitiako zabortegia harriz beterik dago; tresnen hondakinak, tresna hautsiak, eraikinen zatiak...[3]

Asentamendua bera erabat itxita zegoen. Alde batean ibaia zegoen eta gainerako eremu guztia 2'5 metro lodi zen harresi batek inguratzen zuen, punturik altuenean hiru metrotara iristen zenak. Horregatik mantendu da hain egoera onean mendeetan zehar[6]. Harresian hainbat sarrera zeuden. Herriaren hedadura handiena 1'5 hektarea ingurukoa izan zen[3].

Eraikinak aldatu

Herrixka honetako eraikin guztiak borobilak dira eta elkarren ondoan daude. Eraikinen azpialdeak harriz eginak daude eta oso sendoak dira, harri geruzak gehituz joaten baitziren bata bestearen gainean[6]. Eraikinen diametroak anitzak dira, kanpo diametroari dagokionez eraikin txikienak 2'3 metro ditu eta handienak 9'2 metro, barrualdean aldiz txikienak 1'4 metrotako diametroa eta handienak 4'8-koa. Teilatuek kupula itxura zutekla uste zen baina bestelako formak ere izan zitezkeela uste da[7].

Etxe bakoitzaren barne antolaketa erabileraren araberakoa zen; baziren lanerako erabiltzen zirenak, atseden hartzekoak, biltegiak... Zabalik zegoen patio baten inguruan hainbat etxe multzo kokatzen ziren eta etxe bakoitza funtzio espezifikoa zuen gela bat izan zitekeela proposatu da. Etxeek sutondoa ere bazuten, sukaldatzeko edota berotzeko erabiltzen zutena. Esertzeko bankuak zeuden etxe barnean eta goiko solairua eusteko zutabeak ere aurkitu dira. Etxeetako hormetan lehioak zeuden[6].

Biztanleak aldatu

Khirokitiaren populazioa ez zen handia izan, 300 edo 600 pertsonatakoa gehienez. gaur egungo gizakiekin konparartuta altueraz baxuagoak ziren, gizonezkoak 1'61 metro eta emakumezkoak 1'51 metro inguru. Haurren hilkortasun tasa oso handia zen eta gizonezkoek 35 urteko adina hartzen zuten eta emakumezkoek 33koa. Buruaren atzealdea zapala egiteko ohitura zuten, batez ere emakumeek, giza aztarnetan brakizefalia nabarmenak aurkitu baitira[6].

Hildako pertsonak etxe azpian lurperatzen zituzten makurtutako posizio batean. Eskaintzak ere aurkitu dira hilobietan eta arbasoak gurtzen zituztela pentsatzen da[6].

K.a. 6.000 urtearen inguruan Khirokitia ustu egin zela pentsatzen da eta 1.500 rte pasa beharko ziren hurrengo populazioak Zipreko uhartean aurkitzeko, Sotira taldea hain zuzen ere. Dena dela Amathus inguruan tarte horretako aztarnak aurkitu dira eta baliteke uhartea etengabe populatua egon izana, talde txiki sakabanatuak izango ziren ordea[6].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Payne, H. G. G.. (1934). «Archaeology in Greece, 1933–34» The Journal of Hellenic Studies (The Society for the Promotion of Hellenic Studies) 54 (2): 199.  doi:10.2307/626861..
  2. History World: History of Architecture
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Khirokitia. El Neolítico Acerámico chipriota y la fauna insular.» La Ciencia y sus Demonios 2009-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  4. «Khirokitia - Neolithic Settlement Khirokitias» web.archive.org 2017-01-27 (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  5. (Ingelesez) Lapithis, Petros. HISTORY OF SOLAR ARCHITECTURE IN CYPRUS. (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  6. a b c d e f (Gaztelaniaz) Ramos, Javier. «La historia de Khirokitia en Chipre» Lugares con historia (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  7. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Choirokoitia» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).

Kanpo estekak aldatu