Charlotte Froese Fischer

Charlotte Froese Fischer (1929) irakasle, akademiko eta doktorea PhD egitura atomikoaren kalkuluen ikusmoldea garatu eta inplementatzeagatik, egitura atomikoaren kalkuluen ikuspegia; eta, kaltzio negatiboko ioien[1] existentziaren iragarpen teorikoagatik(1) mundu mailako errekonozimendua (Hartree-Fock CASSCF) lortu zuen  konputazioaren matematika kanadar-estatubatuarra da, ukraniar jatorrikoa, eta konputazioaren zientifikoa.  Azken ohore honegatik, American Physical Society Wikipedia mintegian aukeratua izan zen.

Charlotte Froese Fischer
EDSAC (16).jpg
Bizitza
Jaiotza Pravdivka (en) Itzuli1929ko irailaren 21a (91 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Kanada
Bizilekua Nashville
Hezkuntza
Heziketa Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Douglas Hartree (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, fisikaria, kimikaria eta informatikaria
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
Vanderbilt Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza American Physical Society (en) Itzuli

BizitzaAldatu

Lehendabiziko urteakAldatu

Mykolaivkan jaio zen, Ukrainan, guraso menoniten alaba, Alemaniara migratu zuten azken tren batean, muga zeharkatzea ahalbidetu ziena Sobietar Batasuneko agintariek itxi aurretik. Errefuxiatu eremu batean aldi labur bat egin ondoren, bere familiari Kanadara migratzeko baimena eman zitzaion, eta han ezarri ziren azkenean Chilliwack-en, Kolonbia Britainiarrean.

Hezkuntza eta ikerketakAldatu

B.A. gradua lortu zuen 1952an, ohoreekin, Matematikan eta Kimikan, eta Matematika Aplikatuko irakasle izan zen 1954an. 1957an, PhDa lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean matematika aplikatuan eta konputazioan, P.A.M. Dirac-ekin teoria kuantikoko ikastaroak jarraituz, eta Douglas Hartree-ren gainbegiradapean lan egin zuen. Honek, egitura atomikoen kalkuluetarako biltegiratutako programen (ingelesezko akronimoa, EDSAC Electronic Digital Stored program Automatic Computer) ordenagailu digital elektroniko automatikoaren programazioan lagundu zuelarik.

1957tik 1968ra, Britainiar Kolonbiako Unibertsitateko Matematika Fakultatean lan egin zuen, non zenbakizko azterketa eta informatikako ikastaroak sartu zituen kurrikulumean, eta instrumentala izan zen Konputazio Zientzien Departamentuko prestakuntzan.

1963 eta 1964 urteak Froese Fischerrekin Harvard College Observatoryn pasa zituen, non egitura atomikoaren kalkuluei buruzko bere ikerketa zabaldu zuen. Harvarden, Alfred P. Sloan beka jaso zuen lehen emakume zientzialaria izan zen. Ordutik, nazioartean ezaguna izatera iritsi da, egitura atomikoa kalkulatzeko eta egitura atomikoaren teorian ikertzeko duen softwareagatik. 1991n, American Physical Societyko kide bihurtu zen, neurri batean kaltzio negatiboaren aurkikuntzari egindako ekarpenagatik. 1995ean Lundeko Fisiografi Elkarteko kide izendatu zuten, eta 2004an Lituaniako Zientzien Akademiako kide atzerritarra.

Gaur egun, Vanderbilt Unibertsitateko konputazio zientzietako ikerketa emeritoko irakaslea da, eta NISTeko Espektroskopia Atomikoko Laborategiko zientzialari gonbidatua. Patrick C. Fischerren (1935-2011) alarguna da, berez informatikan aditua eta Vanderbilt-ko irakaslea.[2]

 
Espektroskopia

EkarpenakAldatu

Konputazioaren teoria atomikoari buruzko 260 ikerketa artikulu baino gehiagoren egilea da. Horietako asko klasiko bihurtu dira, egitura atomikoaren kalkuluen arloan oraindik ere duten eragin handiagatik. Alor honetan egin duen ahalegin handienetako bat, Georgio Tachiev eta Andrei Irimiarekin elkarlanean, berilio eta argoi elementuen antzeko maila apaleko sekuentzia isoelektrikoen espektro osoak kalkulatzea da, 400 aldizkari orrialde argitaratuz eta guztira 150 ioi baino gehiagoren datuak bildu eta plazaratuz[3].

Zenbait argitalpenAldatu

  • Charlotte Froese Fischer. 2003. Douglas Rayner Hartree: his life in science and computing. Editor World Scientific, 224 pp. ISBN 981-238-577-0 en línea
  • -------------------------------, tomas Brage, per Jönsson. 1997. Computational atomic structure: an MCHF approach. Edizio ilustratua, berrinprimatua Institute of Physics Publ. 279 pp. ISBN 0750304669
  • -------------------------------. 1977. The Hartree-Fock method for atoms: a numerical approach. A Wiley-Interscience publication. Edizio ilustratua, Wiley, 308 pp. ISBN 0-471-25990-X
  • -------------------------------. 1958. Report on the calculation of sound velocity in seawater. Número 26 de Manuscript report series. Editor Pacific Oceanographic Group, 13 pp.

ErreferentziakAldatu

  1. Physical Review Letters, vol. 59, pp. 2263-2266, 1987
  2. «Patrick Fischer, 1935–2011: Professor was targeted by the Unabomber», Los Angeles Times, 2011ko irailaren 3a
  3. C Froese Fischer, G Tachiev. 2004. Atomic Data Nucl Data Tables, vol 87 pp 1-184; y C Froese Fischer, G Tachiev, A Irimia. 2006. Atomic Data Nucl Data Tables, vol 92 607-812