Chanakya (340 urte inguruan jaioa-K.a. 280), baita ere Kautilia bezala ezaguna, Indiako brahman eta idazle hinduista izan zen.

Chanakya
Chanakya artistic depiction.jpg
katedradun

Bizitza
Izen osoaKauṭilya or Vishnu Gupta
JaiotzaTaksila, K.a. 375
HerrialdeaMaurya Inperioa
HeriotzaPatna, K.a. 283 (91/92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaksanskritoa
Ikaslea(k)Chandragupta Maurya
Bindusara (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, ekonomialaria, irakaslea, astrologoa, aholkularia eta politikaria
Lan nabarmenakArthashastra (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

BiografiaAldatu

Chanakya Chandragupta Mauryaren aholkularia eta ministro izan zen. Chandragupta Maurya dinastiaren sortzailea izan zen eta, Chanakyaren laguntzaz, boterea eskuratu zuen.[1] Chanakya ziur aski Dhanaren, Nanda dinastiaren azken erregearen aholkularia izan zen. Baina biak haserretu ziren eta, horregatik, Chanakyak dinastia berriaren sortzaileari lagundu zion. Horrela azaltzen da, behintzat, Mudra-raksasa, K.a. IV. mendean Vishaka Dattak idatzi omen zuen antzezlan historikoan.

Chankyari kantzilerra eta Chandraguptaren lehen ministroa deitzen zitzaion. Politikaria ekonomiaren aurrekaria izan zen: Ibn Khaldun baino mila urte lehenago ekonomiari buruz idatzi zuen.

ObraAldatu

Chanakyari bi lan egozten zaizkio:

  • Arthashastra: Liburu honetan Chanakyari lider politiko baten ardurak eta betebeharrak definitzen ditu. Halaberm arazo politiko desberdinak azaltzen ditu: diruaren inguruko politikak, gerra, ongizatea, nazioarteko harremanak.
  • Neetishastra: Aforismo bilduma bat da. Espezialista batuzen ustez aurretik idatzitako testuen bilduma izan daiteke.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Roger Boesche: «Kautilya’s “Arthaśāstra” on war and diplomacy in ancient India»; The Journal of Military History, 67 (1): 9-37 or., 2003ko urtarrila, DOI:10.1353/jmh.2003.0006. ISSN 0899-3718.
  2. https://es.ripleybelieves.com/biography-of-chanakya-great-diplomat-of-ancient-india-6604

Kanpo loturakAldatu