Itsukushima
Itsukushima uhartea (japonieraz: 厳島 )
edo Miyajima uhartea (japonieraz: 宮島 )
Setoko Barne Itsasoaren mendebaldean dagoen uhartea da eta Hiroshima prefeturari dagokio. Bereziki ezaguna da UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Itsukushima santutegiarengatik. Honetaz gain Japoniako hiru ikuspegi ederrenen artean dago Amanohashidate eta Matsushimarekin batera.
Itsukushima uhartea | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | 厳島 |
Geografia | |
Kokapena | Setoko Barne Itsasoa |
Azalera | 30.39 km² |
Punturik garaiena | 535 m |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Prefetura | Hiroshima |
Hiria | Hatsukaichi |
Gizartea | |
Biztanleria | 2.000 bizt. |
Talde etnikoak | Japoniarrak |
GeografiaAldatu
Hiroshimako Badian dagoen uharte txikia da, 30'39 km² baino ez du azaleraz, eta 2005 arte Miyajima herriari bazegokion ere (hortik bere izen popularra) gaur egun Hatsukaichi hiriaren parte da. 2.000 biztanle inguru ditu eta uharte sakratua denez ezin da zuhaitzik moztu, eta bertan jaio edo hiltzea ere debekaturik dago. Hegaztientzat paradisua da eta oreinak libre dabiltza Mijayima herrian.
Horrela beraz basoak estaltzen du uhartea, zuhaitz gehjienak astigarrak dira, eta punturik altuena 535 metroko garaiera duen Misen mendia da. Oinez igo daiteke baina teleferikoa ere badago.
HistoriaAldatu
Itsukushima santutegia VI mendekoa dela uste da baina gaur egungo itxura Taira no Kiyomori gerlariak eman zion 1168an. Bestalde IX mendean Kōbō Daishi (弘法大師) monje budistak hainbat tenplu eraiki zituen bertan, denen artean aipagarriena bere izena daraman Daishō-in tenplua da dudarik gabe.
1555 urtean Mōri Motonari jauntxoak Miyajimako borroka irabazi zuen eta Toyotomi Hideyoshik Senjō-kaku tenplua eraiki zuen santutegiaren ondoan.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Itsukushima santutegia
- Daishō-in tenplua
- Senjō-kaku tenplua
- Miyajimako historia eta folklore museoa.
- Misen mendia
- Lorategi Botanikoak.
IruditegiaAldatu
Misen mendiaren gailurra.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Turismo bulegoaren webgunea
Japoniako hiru ikuspegiak |
---|
Amanohashidate | Itsukushima | Matsushima |