Cazalis Euskal Herriko hainbat lekutan hedaturik dagoen abizen okzitandarra da.

Jatorria aldatu

 
Cazalis (Landak)

Abizen honek Okzitaniako Cazalis (Landak departamentua) zein Cazalis (Gironda departamentua) izeneko herrietan jatorria izan dezake.

Euskal Herrian izandako hedapena aldatu

Lea-Artibai eskualdean, ahozko tradizioan jaso da abizen horretako lehen pertsona Markina-Xemeinera ailegatu zela Napoleon Bonaparteren garaian: Pierre Cazalis. Horregatik, bere ondorengoei Pirrinekuek ezizena ezarri zitzaien.[1] Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboan agertzen den Juan Pedro Cazalis Soulaet izan daiteke gizon hori, Justa Rufina Agirresarasua Sarasua anderearekin Pedro Gregorio (1807)[2] eta Joan Angel (1809)[3] semeak izan zituena, eta 1867an hil zena.[4]

Zarautzen dauden Cazalistarren artean, berriz, Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan agertzen den lehen errejistroa Jose Faustino Cazalis Lapeira eta Micaela Larrañaga Odriozolaren arteko ezkontza-agiria da, 1880 urtekoa.[5] Familia honek Markina-Xemengoekin lotura izan dezake, lehen aipatu dugun Gregorio Cazalis Agirresarasuak Juana Ramona Lapeira Iriarte izeneko andrearekin ezkondu baitzen 1844 urtean;[6] eta Jose Faustino izeneko semea izan baitzuten 1854ean.[7]

XX mendean zehar Markina-Xemeingo familia honen adar bat Lekeitiora aldatu zen; harrezkero hedatu zen abizena herri honetan.[1]

Segundo Cazalis Areitio (Xemein, 1894) pelotari ezaguna izan zen, eta Cazalis Menor ezizenarekin,[8] Madrilen jokatu eta gero 1910eko eta 20ko hamarkadetan Kuban aritu zen. Madrilera itzulita Espainiako Gerra Zibila piztu zen; errepublikarren alde borrokatu zen. 1939an Habanara erbesteratu zen, eta bertan bizi izan zen 1959an hil arte. Bere seme Segundo Cazalis Goenaga (Habana, 1924) kazetari ospetsua izan zen Venezuelan eta Kuban,[9] eta 1968an Los Hijos de Gernika dokumentala zuzendu zuen.[10] Asier Cazalis musikari venezuelarra[11] ere adar honetako ondorengoa da.[1]

Abizen hau duten euskaldun ezagunak aldatu

 
Mikel Cazalis

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. a b c Jose Mari Cazalis Eigurenek emandako lekukotasuna.
  2. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  3. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  4. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  5. «Ezkontza Jose Faustino, Casalis, Lapeira» artxiboa.mendezmende.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  6. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  7. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  8. «Cazalis Areitio, Segundo | Zesta Puntaren Lagunak» zestapuntarenlagunak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  9. Domingo, Jorge, 1954-. (2009). El exilio republicano español en Cuba. (1. ed. argitaraldia) Siglo XXI de España ISBN 9788432313875. PMC 451088166. (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  10. «LA PELÍCULA "LOS HIJOS DE GERNIKA"» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  11. (Gaztelaniaz) «El vascovenezolano Asier Cazalis, nominado a dos Grammys Latinos 2016 con el grupo Caramelos de Cianuro» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).