Carretera Australa (Ruta CH-7) Txileko errepide bat da, Txileko Zona Sur eta Zona Australean kokatuta dagoena. 2012an, 1240 kilometro luze zen eta Puerto Montt Villa O'Higginsekin lotzen zuen[1], nahiz eta proiektua da, etorkizunean, Puerto Williamsera iristea. Aisén eskualdeko eta Los Lagos eskualdeko Palena Probintziako lur garraio nagusia da, gainerako herrialdeekin konexioa ahalbidetuz, Txileko Patagonian zehar bira bat eginez.

Carretera Australa
Carretera Austral - Leones.JPG
Kokapena
HasieraPuerto Montt
AmaieraVilla O'Higgins
Deskribapena
Luzera1240

Lurraldeko geografia ezaugarri konplikatuak direla eta, non Patagoniako Andeak, aintzirak, ibai zurrunbilotsuak eta izotz eremuak nagusi diren, Carretera Australaren eraikuntza etengabeko konponketetan izan arren, bere bide tarte gehienak erabil daitezke. Beste alde batetik, ibilbidearen zatirik handienak ez du zoladurarik.

Bere eraikuntza, 1976an hasi zen Txileko erregimen militarraren aginduz, XX. mendeko herrialdeko proiekturik garestienetako eta asmo handienetako bat izanik. Txileko Armadako kideen lana bide tarteetan, 1980ko urteetan, Txileko Patagoniaren konexioa herrialdeko gainerakoarekin ahalbidetu zuen urte askoren isolamendua amaituz. Errepidea, hala ere, oraindik ez da osorik, eta zenbait bide tartetan ferryak behar dira zeharkatzeko, nagusiki Palena probintziako iparraldean, Hornopirén eta Caleta Gonzaloren tartean. 2007an, Sustapen Ministerioak iragarri zuen ibilbidearen modernizazioa, 330 kilometro zolatuz Chaitén eta Coihaique tartean eta lur-ibilbidea eraikiz Hornopirén eta Caleta Gonzaloren artean, Pumalín parkean zehar.

Berri laburra aldatu

 
Erabili gabeko izena duen seinalea. (La Junta, Cisnes komuna).

XX. mendean, Aysen lurraldera bakarrik itsasontziz eta hegazkinez iritsi ahal zen, lurretik komunikatzeko modu bakarra eskualdeko gainerako herrialdeekin Argentinako lurraldetik zeharkatzea zen.

Augusto Pinocheten erregimenean, Txileko subiranotasuna eskualdean indartzea helburu garrantzitsu bat izan zen, batez ere, Argentinarekiko mugetako gatazken garapenarekin, bai Desiertoko aintziran, bai Beagle gatazkan.

1976an hasi ziren errepide baten eraikuntza lanak, eta orduan, Txileko armadaren menpeko Cuerpo Militar del Trabajo erakundeak Carretera Austral deitu zuen. 10.000 soldadu baino gehiago lan egin zuten Txilen egindako ingeniaritza lanik garestienetako eta zailenetako batean, batez ere, glaziarrak, ibaiak, mendiak eta fiordoen existentziagatik, errepidearen trazadura konplikatu zutenak.

Carretera Australa, 1989ko amaieraren inguruan, 2420 kilometro zituen eraikita guztira. Zeharkako errepide sarea barnean hartuta, eta horietatik 1.283 km egin ziren 1976 eta 1989 artean.[2]

Carretera Australaren eraikuntza Sustapen Ministerioko ahalegin bateratua izan zen erakunde batzuren bitartez: bere Errepide Saila, enpresa kontratatzaileak eta Cuerpo Militar de Trabajo (CMT), Armadaren Ingeniari Komandoaren menpeko agentzia bat. Kostu osoa 300 milioi dolarrekoa izan zen.[3]

Bide tarteak ireki ziren pixkanaka-pixkanaka. 1990eko hamarkadaren amaieran, bukatu zuten konexioa Villa O'Higginsekin, eta 2003an Caleta Torteleko adarra ireki zuten. 2007an, Sustapen Ministerioak iragarri zuen Palenako Hornopirén eta Caleta Gonzaloren arteko lurreko ibilbidearen eraikuntza; Douglas Tompkins ekologistaren ukoa duen proiektua Ibilbidea bere jabetzako Pumalín Parkea zeharkatzen duelako.

 
General Carrera lakua Carretera Australetik ikusita.

Villa O'Higginsen ondoren, ia ezinezkoa da Magallanes eta Txileko Antartika eskualdean errepidea jarraitzea mendi altuen eta Hegoaldeko Izotzezko Eremu handiaren existentziagatik. Río Bravoko gunetik abiatzen da ibilbidea Montt glaziarrerantz, etorkizunean Puerto Yungay Puerto Natalesekin lotzeko asmoarekin, 9 ontzi-aldaketa eginez. Cuerpo Militar de Trabajok egindako lana 2040. urtearen inguruan bukatuta egon beharko zen.[4]

2011ko abuztuan, Txileko Sustapen Ministerioak eta Douglas Tompkinsek lan-mahai bat adostu zuten Carretera Australari buruzko, ia 200 kilometroko ibilbidea eraikitzeko. Pumalín Parkearen sortzaileak defendatutako posizioa da kostaldeko ibilbide bat eraikitzea, lehendik dauden hainbat kala lotuz itsasoz, santutegian eragin gutxien egiten duten ontzi-aldaketa batzuk eginez. Plan hori eta Txileko azken gobernuek daukatena desberdina da, errepidea eraikitzeko barrualdearen bitartez, dauden kalak lotuz eta enpresaria ekologistaren jabetzako parkea eragin minimoarekin zeharkatuz.

Zehaztapen teknikoak aldatu

 
Carretera Australa Caleta Gonzaloren hegoaldean, Valdiviako basoak inguratuta.

Errepideak legarra du ia ibilbide osoan zehar, eta bere kalitatea oso egoera onean dauden eremuetatik, etengabe hobetzen ari diren egoera txarrean dauden Ruta 7-ko ez hiri ibilguneetara aldatzen da, batez ere neguaren ondoren. Errepidean ezin da ibili inola ere abiadura handian bere sartze errepidearen diseinu geometrikoagatik, sektore batzuetako kalaminagatik, zuloak edo legar solteagatik; beraz gidatzean kontuz ibili behar da, errepidearen baldintzei adi segurtasunez maniobratzeko. Horrez gain, kurba eta tarte estu luze ugari daude eremuaren ezaugarri topografikoen ondorioz, ibilbidean arreta handiagoz gidatzea behartzen duena. Hala ere, bere osotasunean Carretera Australa ibilgailu arruntetan egin daiteke, lau gurpileko trakzioa erabili behar izan gabe.

Badira tarte asfaltatuak, 330 km inguru dituztenak, batez ere Coihaique eta Puerto Aysén gertu. Neguan kontuz ibili beharko duzu, errepidean elurra eta izotzaren presentziagatik, gidariei zailtasun gehiago sortzen dietena.

2011ko apirilaren 8tik, Hornopirén eta Caleta Gonzalo konektatuta daude eguneroko maiztasunarekin. Bimodal Ibilbideak, Piñera Lehendakariak zabaldua, bidaiarien eta merkantzien garraio-sistema bat dauka Comau eta Reñihué fiordoetan zehar, Palena probintzia Los Lagos eskualdeko gainerakoarekin lurretik eta itsasotik elkartzen duena, azken honek urte osoan zehar funtzionatzen duten gabarren bidez, hegoaldetik iparraldera 14:30etan Caleta Gonzalon eta iparraldetik hegoaldera 10:30etan Hornopirénen. Irteera baino ordu bat lehenago egon behar zara eta txartelak Naviera Austral enpresan erreserbatu behar dituzu.

 
General Carrera zubia, izen bereko lakuaren hustubidea

Ibilbidea aldatu

 
Carretera Australaren ibilbidea, urdinez. Panamerikar errepidea kolore laranjaz erakusten da. Kondaira eta xehetasun handiagoz irudia ikusteko, irudiaren gainean klik egin.

Errepideak zeharkatzen du hainbat leku eskualdean, eguraldi euritsuko Puerto Cisnes bezala, basoez eta lakuez inguratuta dagoena; hegoalderago errepideak General Carrera lakua inguratzen du, 100 kilometro baino gehiagoan zehar.

Behin General Carrera lakuaren hustubidea zeharkatu eta gero, errepidea Baker ibaiaren ondotik doa Cochraneko iparraldean dagoen baltsaraino eta, ondoren, hegoaldean, Cochrane ondoren, errepideak baso, laku, ibai, bertoko biztanleen etxeak etab. igarotzen ditu, Puerto Yungayraino heldu arte, non ferry bat hartzen duzu Mitchell fiordoa zeharkatzeko Rio Bravoko arrapalaraino, bidaia jarraitzeko amaiera punturaino, Villa O'Higgins herrian.

Los Lagos eskualdea aldatu

Aisén eskualdea aldatu

  • 491,32. kilometroa Villa Amengual
  • 547,81. kilometroa Puerto Aysén sarbidea (Viviana bidegurutzea)
  • '610,00. kilometroa Coihaique
  • 657,27. kilometroa Balmaceda sarbidea (Ruta 245 bidegurutzea)

Erreferentziak eta oharrak aldatu

  1. Errepideen Saila: Carretera Austral
  2. Mauricio Schiappacasse, Ernesto Medalla, Francisco Sánchez. Allende y Pinochet, Las verdades olvidadas. , 476 or. ISBN 978-956-8433-39-0..
  3. Mauricio Schiappacasse, Ernesto Medalla, Francisco Sánchez. (2012). Allende y Pinochet, las verdades Olvidadas. Editorial Maye, 476 eta 477 or. ISBN 978-956-8433-39-0..
  4. El Mercurio. (14 de octubre de 2006). Carretera Austral se prolongará hasta la región de Magallanes. .

Kanpo estekak aldatu