Carola Stern

alemaniar kazetaria eta idazlea

Carola Stern, jaiotzaz Erika Assmus (Ahlbeck bainuetxea (Usedom), Alemania, 1925eko azaroaren 14aBerlin, Alemania, 2006ko urtarrilaren 19a)[1] alemaniar kazetaria eta idazlea izan zen, Amnistia Internazionalaren sortzaileetako bat Alemanian.[2][3][4][5][6][7]

Carola Stern

(2004)
Bizitza
JaiotzaAhlbeck (en) Itzuli1925eko azaroaren 14a
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
HeriotzaBerlin2006ko urtarrilaren 19a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Heinz Zöger (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Unibertsitate Librea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, Aro Modernoko historialaria, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Parteihochschule Karl Marx (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata

IMDB: nm1917351 iTunes: 31469774 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Alemanian nazionalsozialismoaren gorakadak markatuta, Alemaniako Nesken Batasuneko kidea izan zen. Nazien porrotarekin, sobietarrek okupatutako Alemaniako eremuan (gero Alemaniako Errepublika Demokratikoa, RDA) nahi zuen sozialismoa ikusi nahi zuen, eta Alemaniako Alderdi Sozialista Bateratuko funtzionarioa izan zen, baina eredu autoritarioaren desengainuak RDAtik ihes egitera eraman zuen 1951n, Alemaniako Errepublika Federalean ezartzeko. RDA utzi baino lehen bere izena (Erika Assmus) aldatu zuen zentsura saihesteko, Carola Stern izen berria hartuta.[2] RDAn egon zen bitartean, Doppelleben (2001) bere autobiografian azaldu zuenez, AEBko inteligentziarentzat lan egin zuen, bere amak, minbiziak jota, laguntza medikoa jasotzearen truke.[2]

Alemania Federalean 1951tik 1959ra Deutsche Hochschule für Politik eta Berlingo Unibertsitate Librean ikasi zuen, eta denbora horretan Stasi RDAko polizia politikoaren bi bahiketa saiakera jasan zituen.[8]

Kolonian lan egin zuen, Kiepenheuer & Witsch argitaletxean eta 1970eko hamarkadan eta 1980ko lehen erdian telebistako komentarista izan zen Westdeutscher Rundfunk (WDR) kate publikoan, Alemanian emakume batek horrelako programa bat zuzentzen zuen lehen aldia izanik.[2] Alemaniako ezkerrarekin eta demokraziaren balioekin, emakumeen eskubideen defentsarekin eta bakearekin konprometitutako kazetari eta idazle enblematikoa izan zen. Alemaniak nazismo sasoian behartutako langileei kalte-ordainak emateko mugimenduen buru ere izan zen.[2][8] Bere belaunaldiko beste autore batzuekin batera, Heinrich Böll eta Günter Grassekin esaterako, L 76 aldizkari politiko-literarioa sortu zuen. 1961ean, Gerd Ruge eta Felix Rexhausenekin batera, Amnistia Internationalaren Alemaniako atalaren sortzaileetako bat izan zen, eta Nazioarteko PENaren Alemaniako atalaren zuzendaritzako kide ere bai —ohorezko presidente izan zen 1995etik—.[3][2]

 
Carola Sternen hilobia, Benz Usedom Neuer Friedhof

Hainbat biografia idatzi zituen, besteak beste, Dorothea Schlegel (Dorothea Veit), Isadora Duncan, Johanna Schopenhauer, Helene Weigel edo Fritz Massaryrenak, baita Walter Ulbricht Alemaniako presidentearena eta Willy Brandt sozialdemokratarena ere.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Stern, Carola (1925-2006). » Enciclonet.com» www.enciclonet.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  2. a b c d e f g Ellegier, Sandra. (23 de enero de 2006). «Carola Stern, escritora y periodista» El País.
  3. a b Amnistía Internacional. (2008). Carola Stern– zu Leben und Werk. .
  4. (Gaztelaniaz) Ellegiers, Sandra. (2006-01-23). «Carola Stern, escritora y periodista» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  5. (Gaztelaniaz) «Adiós a la escritora Carola Stern» El Periódico de Aragón 2006-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  6. (Gaztelaniaz) «Murió la escritora Carola Stern – DW – 20/01/2006» dw.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  7. «Carola Stern, fundadora de la sección alemana de Amnistía Internacional | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  8. a b Oestreicher, Paul. (16 de febrero de 2006). «Carola Stern: German liberal who revealed a double life» The Guardian.

Kanpo estekak

aldatu