Helene Weigel

politikaria, aktorea, eta antzerki zuzendaria

Helene Weigel (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1900eko maiatzaren 12aEkialdeko Berlin, Ekialdeko Alemania, 1971ko maiatzaren 6a)[1] austriar politikaria, aktorea, eta antzerki zuzendaria izan zen, XX. mendeko alemaniar antzerkiko aktore garrantzitsuenetako bat. Berliner Ensembleko maistra eta zuzendaria eta Bertolt Brecht (1929-1956) antzerkigile eta olerkariaren bigarren emaztea izan zen.[2]

Helene Weigel

Volkskammerreko kidea

Bizitza
JaiotzaViena1900eko maiatzaren 12a
Herrialdea Austria
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
HeriotzaBerlin1971ko maiatzaren 6a (70 urte)
Hobiratze lekuaDorotheenstadt Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaSiegfried Weigl
AmaLeopoldine Weigl
Ezkontidea(k)Bertolt Brecht  (1929ko apirilaren 10a -  1956ko abuztuaren 14a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta theatre manager (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua
Alemaniako Alderdi Komunista

IMDB: nm0917832 Allocine: 28057 Rottentomatoes: celebrity/helene_weigel
Find a Grave: 8334024 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aita kontablea zen eta ama jostailu-denda baten jabea. Familia judu batean jaio zen.[3] Helene Weigel Eugenie Schwarzwald erreformatzaile sozialak sortutako eskola progresista polemiko batera joan zen, eta Oskar Kokoschka artista espresionistak Marrazkia irakatsi zuen bertan.[3]

Aktore ibilbidea

aldatu

1917an, Weigel bere gurasoen gura ez bazuten ere, interpretazio-eskolak hartzen hasi zen, eta, azkenean, kontratuak lortu zituen Neues Theaterrekin Frankfurten (1919-1921) eta Frankfurter Schauspielhausekin (1921-1922). 1922ko ekainean, Berlinera joan zen bizitzera, eta, hurrengo hamarkadan, hainbat antzezlanetan parte hartu zuen, besteak beste, Marieluise Fleißer (1901-1974), Ernst Toller (1893-1939) eta Bertolt Brecht (1898-1956) antzerkigile garaikideen lanetan.[3]

Vienako Volksbühnen egin zuen lehen entzunaldian izan zirenak txunditu egin zituen. 1918an egin zuen debuta Frankfurteko Neues Theaterren, Büchnerren Woyzeck lanean Marie pertsonaiarekin, eta Arthur Holzekin entseatzen hiru hilabete baino ez zeramatzala. Bertan, Schönherren (1918-1920) Weibsteufel lanean ere emazte papera interpretatu zuen; Kaiserren (1920) Gas II lanean Griesin izan zen; Hauptmann-en Die Ratten (1921) Piperkarcka. Frankfurteko Schauspielhaus antzokian aritu zen (1921-1922), eta 1922an Leopold Jessner eta Jürgen Fehlingen zuzendaritzapean lan egin zuen Berlinen, eta Erwin Piscator ezagutu zuen.

Berlingo Deutsches Theater-en (1924-1925) Henrik Ibsen, Sofokles, Shakespeare eta beste autore batzuen lanetan jardun zuen.[4] Hainbat filmetan parte hartu zuen, besteak beste, Fritz Langen Metropolis filmean.

Berlingo Staatstheaterren, Max Reinhardtek zuzendutako Deutsches Theaterren (1925-1926) eta Berlingo Junge Bühnen (1926-1927) ere aritu zen. Irratirako lanak grabatu zituen, eta Berlingo Volksbühnen jardun zuen (1926-1927). 1921etik 1930era Berlingo Staatliches Schauspielhaus antzokian aritu zen.[4]

1924an Bertolt Brecht ezagutu zuen, 1929an ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen: Stefan (1924-2009) eta Barbara (1930-2015).[4]

1930ean Alemaniako Alderdi Komunistan afiliatu zen.[4]

1933an nazismoak gora egin zuenean, bikoteak Suitzara emigratu behar izan zuen lehenik, gero Danimarkara, Suediara, Finlandiara eta azkenik Ameriketako Estatu Batuetara, non Fred Zinnemannen Zazpigarren gurutzea filmean agertu zen.[5][4][6]

1948an itzuli ziren Alemaniara, RDA Berliner Ensemble Ekialdeko Berlinen inauguratzeko.[4]

Brechten antzerki epikoko pertsonaiarik ospetsuenetako batzuk sortu zituen, hala nola, Pelagea Vlassova La madre (1932) lanean, Antigone izenburu bereko antzezlanean (1948), Natella El círculo de tiza caucasiano (1954) lanean eta bereziki Madre Coraje y sus hijos (Ama kuraia), zeinari esker 1954an Parisko Sarah Bernhardt Antzokian Nazioen Jaialdia irabazi zuen eta gero Londresen eta Berlinen ere aurkeztu zen.

1971n hil zen, taldeko zuzendari nagusi zenean, eta ondoren, Ruth Berghausek hartu zuen bere lekua.[7]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • Herrien Adiskidetasunaren Izarra
  • Carl von Ossietzky domina
  • Urrezko Merituaren Ordena Patriotikoa
  • GEDren Sari Nazionala
  • 1954an Madre Coraje y sus hijos (Ama kuraia) lanarengatik Parisen Nazioen Jaialdia irabazi zuen.
  • 2000. urtean, Abschied filma. Jan Schütteren Brechts letzter Sommer filmak Bertolt Brechtekin zuen harremana erakusten du.
  • Oroitzapenezko posta-zigilu bat argitaratu zen.
  • Berlingo plaza batek haren izena darama (Helene-Weigel-Platz).

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Helene Weigel | Actress, Costume and Wardrobe Department, Script and Continuity Department» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  2. Helene Weigel dies. Brecht's Widow, 70. 7 de mayo de 1971.
  3. a b c Jennifer Marston William. (31 de diciembre de 1999). «Helene Weigel. 1900-1971» Jewish Women: A Comprehensive Historical Encyclopedia. Jewish Women's Archive.
  4. a b c d e f «Biografie Helene Weigel» Lebendiges Museum Online 22 de febrero de 2016.
  5. «Helene Weigel» Arts in exile.
  6. «Watch TCM» web.archive.org 2021-09-16.
  7. «Berghaus, Ruth | Frankfurter Personenlexikon» frankfurter-personenlexikon.de.

Bibliografia

aldatu
  • Hecht, Werner (2000). Helene Weigel. Eine große Frau des 20. Jahrhunderts (alemanieraz). Fráncfort del Meno: Suhrkamp. OCLC 797711727. 
  • Herold, Christine (2001). Mutter des Ensembles. Helene Weigel - ein Leben mit Bertolt Brecht (alemanieraz). Cadolzburg: Ars Vivendi. OCLC 231877037. 
  • Kebir, Sabine (2002). Abstieg in den Ruhm. Helene Weigel. Eine Biographie (alemanieraz). Berlín: Aufbau. OCLC 936527180. 
  • Pintzka, Wolfgang, ed. (1959). Die Schauspielerin Helene Weigel. Ein Fotobuch (alemanieraz). Berlín: Henschelverlag. OCLC 967952648. 
  • Stern, Carola (2000). Männer lieben anders. Helene Weigel und Bertolt Brecht (alemanieraz). Berlín: Rowohlt. OCLC 717610718. 
  • Tenschert, Vera (2000). Helene Weigel in Fotografien (alemanieraz). Berlín: Henschel. OCLC 901507273. 
  • Steiner, Marion (2008). Schauspielerinnen im Exil (1930-1945). Vier exemplarische Lebensläufe - Therese Giehse, Lilli Palmer, Salka Viertel, Helene Weigel (alemanieraz). Saarbrücken: VDM. OCLC 553865679. 

Kanpo estekak

aldatu