Carmen Serdán Alatriste

Iraultzaile mexikarra

María del Carmen Serdán Alatriste (Puebla de Zaragoza, Puebla, Mexiko, 1873ko azaroaren 11Mexiko Hiria, Mexiko, 1948ko abuztuaren 21a) mexikar iraultzailea izan zen. Mexikoko Iraultzaren ideiak partekatu zituen eta Maderoren kausarekin bat egin zuen. Natalia Serdán Alatriste, Aquiles Serdán eta Máximo Serdán iraultzaileak neba-ahizpa zituen. Miguel Cástulo Alatriste Castro, 1857tik 1861era Puebla estatuko gobernadore liberal izandakoaren biloba zen.[1][2][3][4]

Carmen Serdán Alatriste

Bizitza
JaiotzaPuebla1876ko azaroaren 11
Herrialdea Mexiko
HeriotzaChiapas1948ko abuztuaren 21a (71 urte)
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea eta militarra

Bizitza

aldatu

Gurasoak Manuel Serdán Guanes abokatua (1843-1880, Herriaren Legea, herrialdeko lehen nekazaritza-erreformako plana, idatzi zuena) eta María del Carmen Alatriste Cuesta (1849-? ) ziren. Neba-ahizpak Natalia (1875-1938), Akiles (1877-1910) eta Máximo (1879-1910) izan ziren.

Ibilbidea

aldatu

Bere neba Akilesekin lan egin zuen (biak Alderdi Nazional Antirreautzionistakoak izan ziren, berak eta Francisco I. Maderok fundatuak) azken horren aldeko kanpainan, Porfirio Díaz erregimenaren aurka baitzegoen.

 
Pintura_de_Carmen_Serdán_en_el_balcón_de_la_Casa_de_los_Hermanos_Serdán

1910eko azaroaren 18an, armada federalak eraso egin zion bere etxe partikularrari, eta Miguel Cabrera poliziaburuak kateatu behar zuen. Serdán familiak aurre egin zion, Máximo nebak teilatu lauan edo azotean gotortu zen bitartean, Carmenek etxeko balkoi batetik hitzekin adoretu zuen herria.

Zauritu eta harrapatu egin zuten. La Mercedeko kartzelara bidali zuten eta, ondoren, San Pedroko udal-ospitalera. Victoriano Huertaren aldia amaitu zenean, hainbat ospitaletan lan egin zuen erizain. Bere jaioterrian bizi izan zen azken urteetan, eta 1948ko abuztuaren 28an hil zen.[5]

El Hijo del Ahuizote eta Diario del Hogar egunkarietan parte hartu zuen.[6]

Carmen Serdán gerora Mexikoko Iraultza sortu zuen Díaz eta Creelmanen arteko elkarrizketa, gazetetan eta bileretan zabaldu zuen emakume bakarretakoa izan zen.[6]

Pueblako Batzar Iraultzailea sortu eta bertan parte hartu zuen.[6]

Pueblan Francisco I. Maderoren harrera antolatu zuen, hiri horretako emakume-talde batekin batera, eta haiekin propaganda egin zuen berriro ez hautatzeko. Maderok berdintasunezko politika eskaini zion taldeari lanean eta ordainsarian. Gero Sara Pérez Romero, hautagaiaren emaztea, elkartu zen taldean. 1910eko azaroaren 20an, Carmen Serdán bere estatuko mugimendu iraultzailearen logistikaren buru izan zen. Egun horietan, bere asmakizuneko hizkuntza klabea erabiltzen zuen, baita Marcos Serrato izengoitia ere, Texas estatuan San Antonion zegoen Aquiles nebarekin mezuak trukatzeko, egunkari batzuen bidez. Gizonezkoak Mucio P. Martínezen gobernuak zaintzen zituen bitartean, Club Femenil delakoko emakumeak arduratu ziren gerra-prestaketez eta altxamendu armatuan jarraitu beharreko urratsak adierazten zituen San Luisen Plana zabaltzeaz.[6]

 
Carmen Serdánen monumentua Pueblako hirian.

Aintzatespenak

aldatu
  • 1948ko abenduaren 19an, Carmen Serdán Alatriste Urrezko Letretan inskribatzea dekretatu zen Batasuneko Kongresuko Diputatuen Ganberako Bilkura Aretoan.
  • 2020ko apirilaren 7an, Pueblako Kongresuak Natalia eta Carmen Serdán Alatriste ahizpak, “Pueblako benemeritoak”, izendatu zituen, eta haien omenez busto bat eraiki zuen, emakume iraultzaileak, beren idealetan irmoak, solidarioak eta justizia soziala lortzeko funtsezko laguntza izateagatik.
  • Oroimenean, Mexikoko zenbait eskolak (haur-lorategiak, lehen eta bigarren mailakoak), kultura-etxek, azokek, liburutegik, koloniak eta kirol-etxek dute bere izena.*

Erreferentziak

aldatu
  1. «Biografia de Carmen Serdán» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  2. (Gaztelaniaz) Osegueda, Rodrigo. (2020-11-11). «Carmen Serdán, la heroína de la Revolución Mexicana» México Desconocido (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Las mujeres Serdán» Relatos e Historias en México 2023-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  4. «Carmen Serdán Alatriste» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  5. Berbera, 2004; 207.
  6. a b c d Texto "Carmen Serdán Alatriste", escrito por María del Rocío García Olmedo. .

Bibliografia

aldatu
  • Berbera Editores (2004). Cien breves biografías de mexicanos célebres. Berbera editores. ISBN 968-5275-40-8.  |fechaacceso= requiere |url= (ayuda)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu