Carandiru (filma)
Carandiru (2003) Brasilen eta Argentinan ekoiztutako filma da, Hector Babencok zuzendua, eta Drauzio Varella medikuaren Estação Carandiru (ingelesez: Carandiru Station) liburuan oinarritutakoa. Varella medikua kartzelan aritu zen boluntario gisa lanean, Hisaren zabalkundea ekidinez. Filmean Luiz Carlos Vasconcelosek betetzen du bere rola.
Filmak Carandiru kartzelan izandako gertaera batzuk bildu, eta 1992ko Carandiruko sarraskia ere kontatzen du, bertan hil baitziren 111 preso, haietatik 102 poliziak tirokatuta. Filma estreinatu baino urtebete lehenago eraitsi zuten Carandiru kartzela, 2002an. Hego Amerikako kartzelarik handiena izan zen ordu hartan.
Sinopsia
aldatuSão Pauloko Carandiru kartzela ezagunean hasten da istorioa, Hego Amerikako kartzelarik handi eta gogorrenetakoan. Mediku bat kartzelara iristen da boluntario gisa, presoek Hiesa duten edo ez aztertzera.
Gaixotasuna, gehiegizko preso kopurua eta droga mugimendua ikusi ondoren, medikua ohartu egiten da kartzelako funtzionamenduaren zati bat presoen esku dagoela. Gelaxkak dekoratuta dituzte eta hierarkia moduko bat ere badago presoen artean. Boteretsuenek gela indibidual bat dute; ahulenek, berriz, 9,3 m2-ko gelaxkak partekatzen dituzte beste 16 presorekin.
Hainbat istorio kontatzen dira filmean zehar: Peixeiraren hilketa saiakera (Milhem Cortaz), Chicoren inkomunikazio egoera (Milton Gonçalves), eta, Lady Di (Rodrigo Santoro) eta No Way-ren (Gero Camilo) maitasuna besteak beste.
Medikuak ohitura hartu eta presoak bisitatzen ditu noizean behin.
Filma 1992ko urriaren 2an izan ziren ziren istiluekin bukatzen da. Gertakari hura Carandiruko sarraskia bezala da ezaguna.
Aktoreen zerrenda
aldatu- Luiz Carlos Vasconcelos (Medikua)
- Milton Gonçalves (Chico)
- Ivan de Almeida (Ebony)
- Ailton Graça (Majestade)
- Maria Luisa Mendonça (Dalva)
- Aida Leiner (Rosirene)
- Rodrigo Santoro (Lady Di)
- Rita Cadillac, Brasildar dantzaria (Herself)
- Gero Camilo (No Way)
- Lázaro Ramos (Ezequiel)
- Caio Blat (Deusdete)
- Wagner Moura (Zico)
- Milhem Cortaz (Peixeira)
- Júlia Ianina (Francineide)
- Sabrina Greve (Catarina)
- Floriano Peixoto (Antônio Carlos)
- Nelson Machado (Carioca)
Ekoizpena
aldatuKartzela zegoen lekuan filmatu zuren Hector Babencok. Neorrealismo kutsua eman zion filmari, aktore ez-profesional asko erabilita. Aktoreetako zenbait kartzela hartan egondako presoak dira .[1].
Banaketa
aldatuBrasilgo II Panorama Internacional Coisa de Cinema-n aurkeztu zen filma lehendabizikoz, 2003ko martxoaren 21ean, eta apirilaren 11rako Brasil osoan zabaldu zen. Urte hartako filmerik arrakastatsuena izan zen Brasilen, 4,6 milioi ikuslerekin.[2]. 2003ko maiatzaren 19an Canneseko Zinemaldian aurkeztu zen]].[3]. Hainbat film jaialditan aurkeztu zen Carandiru: Kanadako Toronto Film Festival-ean, Hamburgoko zinemaldian (Alemania, Irlandako Edda Film Festival-ean, Mexikoko nazioarteko zinema jaialdian, AEBetako Sundance Film Festival-ean, eta Bangkok eko nazioarteko film jaialdian (Thailandia) besteak beste.
Kritikaren harrera
aldatuRoger Ebertek istorioaren errealismoa berretsi eta honakoa idatzi zuen Chicago Sun-Timesen: «Hector Babencoren Carandiru filmak giza dimentsioa gehitzen du. São Pauloko kartzela izandako leku berean filmatuta, 8.000 presoren ezinegona erakusten du, 4.000 presorentzako toki batean. Gizarteak abandonatuta daude eta beraien legeak egiten dituzte. Filmaren gailurra 1992ko polizi erasoarekin aurkezten da, bertan hil baitziren 111 preso… Carandiru desagertu egin den arren, Brasilgo kartzeletako egoera oraindik ere jasangaitza dela gogorarazten du [filmak]».[4] .
The New York Times-eko Stephen Holden kritikoak gustuko zituen filma eta haren mezu soziala. «Istorioko zenbait zati korapilatsuak eta sakonak diren arren, Hego Amerikako errealismo sozialarekin zintzoa da filma, jende xumea heroi bilakatzeko borrokak baitaude. Begirada amildegian jarrita duen artista baten emaitza da filma, indartu egiten du gizateria»[5].
Jamie Russel kritikoak ondokoa idatzi zuen: «Ikuspuntu liberala kontutan hartu gabe, altzairuz bukatutako indarkeria kontatzen du Babencok. Basatia, odoltsua eta laburra izatetik urrun gelditzen dena. Aski harrigarria da, konturatzeko behintzat infernuko kartzela hau ez da Jainkoaren Hiri bat».[6].
Sariak
aldatu- Habanako Film Jaialdia: Ikuslearen saria; Glauber Rocha saria; House of the Americas saria, OCIC saria; Radio Havaba saria; aúl Yelín saria; Epaimahaiaren sari berezia. Guztiak Hector Babencorentzat; 2003.
- Cartagenako Film Jaialdia (Kolonbia): Golden India Catalina; Filmerik onena, Hector Babenco; 2004.
- Cinema Brazil: Sari nagusia, egokitutako gisoirik onena, Hector Babenco, Fernando Bonassi eta Victor Navas; Zuzendari onenari saria, Hector Babenco; 2004.
- ABC zinema sariak, Brasil: ABC Trophy Feature Film; Soinu onena, Romeu Quinto, Miriam Biderman eta Reilly Steele; 2004.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Russell, Jamie. BBC, 2004ko apirilaren 12a, film erreportajea.
- ↑ The Re-birth of Brazilian Cinema, FIPRESCI
- ↑ http://www.festival-cannes.com/en/archives/ficheFilm/id/4081393/year/2003.html
- ↑ Ebert, Roger. Chicago sun-Times, film kritika 2004ko maiatzaren 28a
- ↑ Holden, Stephen[Betiko hautsitako esteka]. The New York Times, film kritika, 2004ko maiatzaren 14a.
- ↑ Russell, Jamie. Ibid.