Carandiruko sarraskia
Carandiruko sarraskia (portugesez: Massacre do Carandiru) 1992ko urriaren 2an gertatu zen Carandiru kartzelan, São Paulon (Brasil). Brasilgo historian, Giza eskubideen aurka izandako ekintzarik larrientzat jotzen da.
Carandiruko sarraskia | |
---|---|
![]() | |
Mota | sarraski |
Data | 1992ko urriaren 2a |
Kokaleku | Carandiru |
Herrialdea | Brasil |
Pertsona hilak | 111 |
Pertsona zaurituak | 35 |
Erantzule | Military Police of São Paulo State (en) ![]() |
Zenbait presok iraultza moduko bat hasi zuten kartzelan, eta haren ondoren gertatu zen sarraskia. Kartzelako istiluak kontrolagaitzak bilakatu zirenean, Carandiru hartu zuen polizia militarrak, eta haren ondorioz, 111 preso hil ziren: haietako 102, polizia militarrak tirokatuta eta gainontzeko bederatziak, labankadaz, ustez, polizia heldu baino lehenago presoen artean izandako erasoetan[1]. Hirurogeita zortzi polizietatik bat bera ere ez zen hil. Amore emandako presoak eta zigor-geletan gordetzen saiatzen zirenak ere poliziak tirokatu zituela diote sarraskitik bizirik irten zirenek.[2].
Sarraskiaren ondoren aldatu
Operazioaren agintari nagusi Ubiratan Guimarães koronelari 620 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, sarraskiaren arduraduna zela egotzita. Alabaina, 2006ko otsailaren 16an, Brasilgo gorteek zigorra bertan behera utzi zuten, koronelak aginduak baino betetzen ez zituela argudiatuta. Giza eskubideen aldeko taldeek “atzera-pauso” gisa ikusi zuten erabakia eta horretaz gain, Brasilgo poliziarennortizkeriaren zigorgabetasunaren kultura salatu zuten. Bestalde, São Paulo estatuko agintaritzako kide ere izan zen Guimarães. 2006ko irailean hil zuten, ustez, Carandiruko gertakariekin inolako loturarik gabe.[3].
Sarraskiak harridura eragin zuen Brasilgo hainbat presoren artean, eta Primeiro Comando da Capital deitutako erakunde kriminala eratu zuten 1993an. Talde horri egozten zaio kartzelako orduko zuzendari José Ismael Pedrosa hil izana.
2002ko abenduaren 2an eraitsi zuten kartzela.
Eragin kulturalak aldatu
- Gertakari hauek Estação Carandiru liburuan oinarrituta daude. Dráuzio Varella medikuak idatzi zuen, eta Carandiru izeneko filmean ere eragin zuen liburuak.
- Brasilgo Sepultura thrash metal taldeak, Carandiruko gertakariak aintzat hartu eta “Manifest” abestia idatzi zuen.
- Racionais izeneko taldeak ere gertakariak aipatzen ditu "Diario de um Detento" eta "Vida Loca III" abestietan. Baita Ingalaterrako Asian Dub Foundation taldeak ere, “19 Rebellions” deituriko abestian.
- Carandiruko kartzelak eragin zuen Fox telebista katearen Prison Break telesailaren hirugarren denboraldian https://web.archive.org/web/20080510145056/http://www.fox.com/prisonbreak/showinfo/.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Elói Pietá & Justino Pereira. (1995). Carandiru, das Gefaengnissmassaker in Sao Paulo (Ger.). Amnesty International FDCL-Verlag ISBN 3-923020-15-5..
- ↑ BBC. (2001eko ekainaren 30a). Brazil jail massacre: Policeman convicted. .
- ↑ «Polícia investiga ligações da mãe de Carla Cepollina» O Globo 2006ko irailaren 21a.