Carandiru São Pauloko (Brasil) kartzela bat izan zen, 1920an Samuel das Neves-ek diseinatu eta eraikitakoa. Kartzela eredugarria izatea zen bere xedea, 1890. urteko kode kriminal berriaren eskakizunak aseko zituena. Carandiru 1956tik 2002ra bitartean egon zen funtzionamenduan, eta Hego Amerikako kartzelarik handiena izatera iritsi zen, 8.000 preso baino gehiago izanda. 1992an Carandiruko sarraskia gertatu zen.

Brasilgo Drauzio Varella mediku ezaguna bertan aritu zen boluntario gisa lanean, Hiesaren izurritea ekidinez batez ere, 1989 eta 2001 urte bitartean. Esperientzia hartan oinarrituta liburu bat idatzi zuen, Estação Carandiru izenekoa (Ingeleraz: Carandiru Station) eta bertako presoen egoera ezin penagarriagoa deskribatu zuen. Beranduago, liburua zinemara eraman zuen Hector Babenco zuzendariak, eta ikuslearen eta kritikarengan zirrara eragin zuen filmak.

Egun, kartzelaren hondakinak publikoarentzat irekita daude eta Carandiru metro geltokiaren bidez iritsi daiteke bertara.

Brasilgo Sepultura thrash metal taldearen “Manifest” abestiak omen egiten dio Carandirun gertatutako iraultza eta sarraskiari.

Bestalde, Carandiru kartzelak inspiratu zuen Prison Break telesaila arrakastatsua.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu