Broma (bibalbioa)

moluskuen generoa
Broma (bibalbio)» orritik birbideratua)

Broma (edo zizare barrenaria) oso eraldatutako itsas txirlen generoa da. Zura zulatzen dute eta sortzen dituzten tunelen barruan bizi dira, kaltzio karbonatozko geruza batez estaltzen dituztenak. Zuraren harra ere deritzo (shipworms ingelesez). Biologiari dagokionez, Teredinidae familia taxonomikoan sartutako itsas molusku bibalbioak dira. Teredo navalis da bere espezi tipoa.[1]

Broma (bibalbioa)
Brasileko Marajó islan egurretik ateratako broma. Zizare horren diametroa 1,5 cm-koa da, eta gutxi gorabehera 50 cm luze, nahiz eta luzeagoa izan litekeen isatsa hautsita dauka eta.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaBivalvia
OrdenaMyida
FamiliaTeredinidae
Generoa Teredo
Linnaeus, 1758

Bibalbio honek tunelak sortzen dituenez, Teredo hitza aukeratu zuten Teredo sareen tunel-protokoloa izendatzeko. HMS Teredo itsaspekoa ere molusku genero horretatik abiatuta izendatu zuten, gainazalaren azpian lan egiten baitu, ikusezin.

« Ontzia oso gaizki zegoen berriro, "Jainkoak nahi beste bromarekin", Elkanok idatzi zuenez. Ura ateratzeko ponpari hamabi alditan ematen zitzaion egunez eta hamabi alditan gauez. »

Joseba Sarrionaindia, "Munduari bira eman zion ontzia", 129. orrialdean


Dieta aldatu

Itsas bibalbio gehienak bezala, Teredo generoko harrak iragazketa bidez elikatzen dira, eta seston kontsumitzen dute gehienbat, eta ez zura.[2] Egurra, bere dietaren osagarri dena, brankien zelulen barruan dauden bakterioen laguntzaz kontsumitzen da.[3] Hala ere, zura ez da ezinbesteko baldintza bere dietan, zuraren gainazalean edo zurezkoak ez diren egituren gainean bizi baitaitezke.[4]

Espezieak aldatu

Teredo generoko espezieak:

  • Teredo aegypos Moll, 1941
  • Teredo bartschi Clapp, 1923
  • Teredo bitubula Li, 1965
  • Teredo clappi Bartsch, 1923
  • Teredo fulleri Clapp, 1924
  • Martas teredo furtzfera Semonen, 1894
  • Teredo johnsoni Clapp, 1924
  • Teredo mindanensis Bartsch, 1923
  • Teredo navalis Linneo, 1758
  • Teredo poculifer Iredale, 1936
  • Teredo portoricensis Clapp, 1924
  • Teredo somersi Clapp, 1924
  • Teredo triangularis Edmondson, 1942

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Serge Gofas (2004). "Teredo Linnaeus, 1758". WoRMS. World Register of Marine Species.
  2. Paalvast, Peter; van der Velde, Gerard. (2013-07-01). «What is the main food source of the shipworm (Teredo navalis)? A stable isotope approach» Journal of Sea Research 80: 58–60.  doi:10.1016/j.seares.2013.03.003. ISSN 1385-1101. Bibcode2013JSR....80...58P..
  3. «How a Ship-Sinking Clam Conquered the Ocean» Smithsonian Magazine.
  4. Taub, Matthew. (2018-10-15). «A Century Ago, Wood-Eating Worms Devastated San Francisco Bay» Atlas Obscura.

Kanpo estekak aldatu