Nomenklatura zoologikoan, espezie tipoa (Species typica) genero edo azpigeneroari iraunkorki loturik dagoen espeziea, espezimen biologiko tipoa duena.[1] Talde supragenerikoetan, genero tipoarena antzeko kontzeptua da. Botanikan antzeko kontzepturik izan ez arren, batzuetan zoologiatik hartzen dute mailegu moduan. Izan ere, botanikan genero baten tipoa espezimena da (edo, inoiz edo behin, ilustrazio bat).[2]

Kontzeptua Pierre André Latreillek asmatu zuen.[3]

Adibidez, Monacha barraskilo-generoaren espezie tipoa Monacha cartusiana da. Generoa Hygromiidae familian dago eta familiaren genero tipoa Hygromia da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu