Bouvinesko gudua

Bouvinesko bataila» orritik birbideratua)

Bouvinesko gudua 1214ko uztailaren 27an gertatu zen, Bouvinesko hiritik hurbil, Flandriako konderrian. Frantziako Filipe Augusto Ingalaterrako Joan I.a buru zuen aliantzari gailendu zitzaion.

Bouvinesko gudua
Filipe Augusto Oton IV.ari aurre egiten
Data1214ko uztailaren 27a
LekuaBouvines hiritik hurbil.
Flandria Flandria
Koordenatuak50°35′00″N 3°13′30″E / 50.583333333333°N 3.225°E / 50.583333333333; 3.225
EmaitzaFrantziaren garaipena
Gudulariak
 Frantzia  Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Ingalaterra
Flandriako konderria
Holandako konderria
Buruzagiak
Filipe II.a Augusto
Oto III.a Borgoinakoa
Roberto II.a Dreuxkoa
Gilen II.a Ponthieukoa
Oton IV.a
Renaud Dammartin
Fernando Flandriakoa
Tibalt I.a Lorrenakoa
Henrike I.a Brabantekoa
Gilen I.a Holandakoa
Filipe II.a Courtenay-Namurrekoa
Gilen Ezpata-Luzea
Indarra
15.000 (guztira)[1] 6.000 zaldun eta 18.000 infante[1]
Galerak
1.000 hildako 1.000 hildako
9.000 preso

1214aren hasieran, koalizio handi bat eratu zen Filipe Augustoren aurka: Oton IV.a enperadorea, Joan I.a Ingalaterrakoa, Ferrand Flandriakoa, Henrike I.a Brabantekoa, Gilen I.a Holandakoa, Teobaldo I.a Lorrainekoa eta Henrike III.a Linburgokoa. Haren helburua zen buelta ematea Filipe Augustok lehenago eginiko konkistei. Ingalaterrako erregearen estrategia eta dirua aliantzaren ardatza izan zen. Joanek Filiperen armada hego-mendebaldera eraman nahi zuen, Otonen armada handiagoak iparraldetik jotzeko. Filipek armada txiki bat utzi zuen Joanen armadari aurre egiteko eta 1.300 zaldun zuen indar baten buru, kontra egin zion 1.500 zalduneko armadari.

Hasierako maniobren ondoren, uztailaren 27an, aliatuek Frantziako armadaren atzeguardiari eraso zioten, Bouvinestik hurbil, hura suntsitu nahian. Frantziakoak ohartu ziren aliatuen jotze nahasiaz eta tropak formatzeko astia izan zuten, aliatuen zutabea mantso zabaldu baitzen. Frantziako zaldunen diziplina nagusiari esker, zenbait kargatan xehatu zituzten Flandriako zaldunak (aliatuen ezkerraldea) eta Ferrand kondea atzeman zuten. Erdian, ordea, Otonen agindupeko zaldunek eta infanteriak arrakasta izan zuten hasieran, eta Filipe inguratzen zuten infanteria frantziarra sakabanatu zuten. Aliatuek ia lortu zuten Filipe bera hiltzea pikekin. Alabaina, Frantziako zaldunen kontraeraso batek txikitu zuen aliatuen infanteria. Oton enperadorea bera gutxigatik salbatu zen eta ihesean atera zen. Aliatuen erdia eta ezkerra gaindituta, eskuinaldea besterik ez zen gelditzen. Baina Frantziako infanteriak eta zalditeriak alde guztietatik inguratu eta denak hil zituzten.

Frantziako garaipen garbiak bertan behera utzi zituen galdutako lurraldeak berreskuratzeko Ingalaterrak eta Flandriak zituzten esperantzak. Filipek lortu zuen Normandiaren, Britainiaren eta Anjouren konkistak finkatzea, subiranotasuna Poitouren gainera zabaltzea eta Flandria bere mendera ekartzea. Inperioan, Frederiko II.ak tronutik kendu zuen Oton. Joan I.a Karta Magna sinatzera behartu zuten erresumako baroi nahigabetuek.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Kaufmann, J. E.; Kaufmann, H. W. & Jurga, Robert M.. (2004). The Medieval Fortress: Castles, Forts, and Walled Cities of The Middle Ages. Cambridge: Da Capo Press, 101 or. ISBN 978-0-30681-358-0..

Kanpo estekak aldatu