Magna Carta
Magna Carta[1] edo Magna Carta Libertatum (Askatasunen Gutun Handia latinez) 1215eko ekainaren 15ean Joan Lurgabea Ingalaterrako erregeak sinatutako eskubide-dokumentua da, herrialdeko baroi ugari erregearen kontra matxinatu eta Londres hartu ondoren (maiatzaren 17an). Izan ere, Frantziako Bouvines eta La Roche-aux-Moines porrot militarren ostean, erregearen eskakizun militar eta ekonomikoek noblezia altuen altxamendua eragin zuen.
Dokumentu horrek erregeen eskubideak murriztu zituen, lege-prozedurak errespetatzera behartuta eta monarken nahia legeen mugen barnan finkatuta. Atxiloketa arbitrarioak galarazten zituen Habeas Corpus eskubidea bermatu zen. Horretaz gain, eskubide feudalak, hirien askatasuna errege-nahiaren aurka eta Erresumaren Kontseilu Gorenak kontrolatutako zergak ere abian jarri zituen.
Erdi Aroan eta hurrengo mendeetan eraberritu zen Magna Carta, eta, XIX. mendearen hasierako, artikulu gehienek ez zuten balio juridikorik Ingalaterrako zuzenbidean. Nolanahi ere, eragin handia izan zuen, AEBetako Konstituzioak eta Eskubideen Aldarrikapenak erakusten duten bezala.