Borghild proiektua (Sexy Nazi doll prodject izenez ere ezagutua) Adolf Hitlerrek Bigarren Mundu Gerran alemaniar soldaduei sexu bidez transmititutako gaixotasunak eragozteko panpinak sortzeko proiektua izan zen.

Testuingurua aldatu

1940an, Berlinen (Alemania), Adolf Hitlerrek gutun bat idatzi omen zion Olen Hannussen daniar doktoreari, plastiko galbanizatuzko panpina baten prototipoa sortzeko eskatuz, gero Dresdeneko fabrika batean seriean ekoiztuko zutena[1].

Alemania Bigarren Mundu Gerran sartuta zegoen. Soldadu bakoitzak panpina puzgarri bana jaso eta motxilan eramango zuen, bizirauteko ezinbestekoak zituen gainerako objektuekin batera. Hala, soldaduek beren behar sexuala aseko zuten, gaixotasun benereoak hartzeko arriskurik gabe, eta beren odol garbia arraza kaskarrekin nahastu gabe.[1]

Panpinen garapena aldatu

Fürherrak mediku daniarrari bidalitako ustezko gutunean zioenez, “panpinak 1,76 metro neurtu behar du, bular handiak izan behar ditu, hankak, besoak eta burua artikulatuak, eta ongi diseinatutako zilborra”. Borghild izenez bataiatu zuten panpina, naziek gustuko zuten mitologia nordikoan oinarrituta. Ile horia, azal zuria eta begi urdinak izan behar zituen.[1]

Borghild proiektuan eskultore batek, material sintetikoetako aditu batek, ile-apaintzaile batek eta mekanikari batek parte hartu zuten. Giza azalaren egituratik ahalik eta hurbilen zegoen materiala lortzea zen erronka eta horretarako polimero bereziak garatu zituzten. Gorputzaren eredu gisa Wilhelmina von Bremen eta Annette Walter atletak erabili zituzten. Aurpegirako, aldiz, Käthe von Nagy aktorea aukeratu zuten, baina, diotenez, hark ez zuen baimenik eman.[1]

Azkenean, 1941ean altuera ezberdineko hiru panpina aurkeztu zituzten. Baina proiektua bertan behera geratu zen aliatuen hegazkin bonbaketariek Dresdengo fabrika suntsitu zutenean.[1]

Proiektuaren inguruko zalantzak aldatu

Informazioa 2005eko ekainean eman zen aditzera Alemaniako egunkari eta telebista kate nagusietan. Denek egiazkotzat jo zituzten Borghilden gorabeherak. Baina egundaino nazien ustezko panpina puzgarriak ez du inolako oinarri dokumentalik. Gainera, kontuan izan behar da berria argitaratzen lehena Alemaniako Bild egunkari sentsazionalista izan zela; beraz, zalantzazkoa da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Irazustabarrena, Nagore. (2008-09-28). «Hitlerren panpina puzgarria» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu