Bizkaiko Jolas Parkea

Bizkaiko Jolas Parkea 1970eko hamarkadaren hasieran Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturiko jolas-parkea izan zen. Artxandatik gertu, Galdakaon eraiki zuten. Jolas-parke bat eraikitzeko asmotan, 1972an Parque de Atracciones de Vizcaya S. A. enpresak (hiru finantza-elkartek Madrilgo Jolas-Parkearen kudeatzaileak sortua) eremua eraiki eta kudeatzeko eskubidea lortu zuen[1]. Lanak hurrengo urtean hasi eta 1974an ireki zuten. Hamabost urte eman ondoren, 1990ean itxi zuten publikoaren gabezia zela eta. Erabiltzen ez zenez, erortzeko zorian zegoen[2] eta botatzea erabaki zuten.[3]

Bizkaiko Jolas Parkea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGaldakao
Koordenatuak43°15′14″N 2°51′59″W / 43.25389°N 2.86639°W / 43.25389; -2.86639
Map
Historia eta erabilera
Closure 1990eko otsailaren 9a
Eraistea 2018ko uztailaren 9a
Inaugurazioa1974ko irailaren 14a

Parkearen osagarriak

aldatu

10 hektareako azalera batean, piramide erako sabaia zuten zortzi pabilioi nabarmentzen ziren, etorbide nagusi baten ezker-eskuin zeudenak. 250 metro luze zen ibilbide hori, eta 20 metro zabal. Sarrerako portxeek 2.000 metro koadro hartzen zituzten. Azpiegituran, 22 kilometro kable ezarri ziren elektrizitaterako, eta 11 kilometro hodi ur hornikuntzarako[4].

Zoo txiki bat izan zuen, ispiluzko labirintoa, etxe sorgindua, kart zirkuitoa, jatetxe eta kafetegiak, 75 tona pisu zuen mendi errusiar bat, eta 4.800 lagunentzako anfiteatro bat[4][5].

Eraikin batzuek itxura brutalistako porlanezko arkitektura zuten, hala nola zooa eta kudeaketarako bulegoak, zeinak zutoin zentral baten gainean eraikia zegoen, perretxiko baten eran.

Itxieta eta gero

aldatu

Urteetan abandonatuta egon ondoren, jolas parkea argazkilarien bisita furtiboetarako toki bihurtu zen. 2007an, antolatutako bisitak egin ziren, arte proiektu baten barruan[5].

Instalazioen egoera gero eta okerragora zihoanez, arriskutsuak ere bihurtu ziren kontrolik gabeko bisitak, eta azkenean, Bizkaiko Foru Aldundiak eraikuntzak eraistea erabaki zuen.

Eraisketa

aldatu

2018an zutik zeuden eraikin eta egitura guztiak kendu ziren; sakonuneak eta zuloak bete ziren, eta lur guztia zero kotan utzi zen. Obra hau eginda, desagertu egin ziren egitura ezegonkorrek, zaflek, kristalek eta zuloek sor zitzaketen arriskuak. Eraisketa-lanen azken zenbatekoa 870.000 euro baino gutxiago izan zen; Aldundiak 2018. urteko aurrekontuan izendatutako kopuruaren erdia gutxi gorabehera.

Zenbait fasetan egin ziren eraisteko lanak; lehenengo, eskuz kendu ziren (gaika) eremuan zeuden hondakinak (pneumatikoak, bidoiak, ontziak, plastikoak, oholak...), ondoren tratatzeko. Eraikinen barruan, altzariak, komunak, ateak, leihoak, hormak, paperak eta kartoiak eta instalazio elektrikoak kendu ziren. Horrez gainera, lanen adjudikaziodun zen ABEEaren langileek eskuz kendu zituzten, banan-banan, anfiteatroko ia bost mila jesarlekuak.

Lanen hirugarren fasean, hondeamakinek oraindik zutik eta egoera txarrean zeuden egiturak bota zituzten: bulego-eraikinak, leihatilak, jolas-parkeko etxolak, kafetegiak, komunak eta parkearen ezaugarri ziren metalezko piramide gorriak. Eraikinen hormigoia zehatu egin da, sakonuneak eta zuloak betetzeko eta desnibelak berdintzen dituzten ezpondak egiteko.

Eraisteko lanetan, hondakinak sailka bildu ziren dagozkien edukiontzietan, hondakin mota bakoitza tratatzeko baimendutako kudeatzaileei eramateko.

Lanon helburua izan zen lur guztia zero kotan uztea; horretarako, egiturak bota ziren eta lurreko zuloak eta sakonuneak estali. Era horretara, desagertu egin dira elementu estrukturalak erortzeagatik edo landareek estalitako zuloengatik pertsonek izan zitzaketen arriskuak.

Parkea eraisteko lanek 153 egun iraun zuten, eta 2018ko uztailaren 9an amaitu ziren[6].

Iruditegia

aldatu
 
Anfiteatroa, 4.800 lagun eserita edukitzekoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Olmo, Saioa. (2010). Vuelven las atacciones. Bilbo: Consonni ISBN 978-84-614-4870-8..
  2. Uriona, Alberto. (2002-7-9). «Vizcaya no encuentra comprador para el parque de atracciones de Artxanda» El País.
  3. Zuazo, Pello A.. (2015-11-19). «Bilbo gaineko jolastoki hura» Berria.
  4. a b «Esperando al tren...: El parque de atracciones de Artxanda (1ª parte)» Esperando al tren... 2010-10-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. a b «Haurtzaroko piramideak - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  6. https://web.bizkaia.eus/eu/web/area-de-prensa/berriak/-/news/detailView/18822[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa