Bizkaiko Foru Aldundia

argitaletxea
Bizkaiko Aldundia» orritik birbideratua)

Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu. Eskuduntza hauen jatorria hain zuzen ere foru izaeran datza, izan ere, Euskal Herriko foruen garaitik datoz, Euskal Herriko lege propioetatik, alegia. Horregatik baditu bere alor bereziak, hala nola, ogasuna, urbanismoa eta gizarte gaiak. Gaur egun Unai Rementeria Maiz da ahaldun nagusia.

Bizkaiko Foru Aldundia
Bandera de Vizcaya.svg Coat of Arms of Biscay.svg
Bilbao - Diputacion Foral de Vizcaya 2.jpg
Datuak
MotaForu Aldundia eta gobernua
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaUnai Rementeria
Egoitza nagusi
  • Foru Aldundiko jauregia
  • Coordinates: Missing latitude
    Invalid arguments have been passed to the {{#coordinates:}} function
Historia
SorreraXIX. mendea
webgune ofiziala

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusia Bilboko Kale Nagusian kokatzen da. Foru Aldundiko batzar nagusietako bilerak Hurtado Amezaga kaleko eraikin batean egiten dira, baina sinbolikoki urtean hainbat alditan Gernikan egiten dira bilkurak.

HistoriaAldatu

Bizkaiko Diputazio Nagusia XVI. mendea baino lehen sortu zen eta Errejimentu Nagusia edo jaurerriko gobernua zuzentzen zuen. Hiru pertsonak osatzen zuten diputazioa hasieran: korrejidoreak edo jaunaren ordezkariak eta Errejimentu Nagusian aukeraturiko beste bi ahaldunek. Diputazio Nagusiak Errejimentu Berezia izena izan zuen 1645 arte. Korrejidorea zen Diputazioko lehendakaria, beste bi diputatuk eskubide berberak zituzten arren. Diputazioak deituta biltzen ziren Batzar Nagusiak eta bertako bileretan diputatuek hitz egin zezaketen, baina ez zuten boto eskubiderik. Diputazioak gauzatu behar zituen Batzar Nagusiek hartutako erabakiak. Diputazioaren esku zeuden aginte militarra, zerga-biltzea eta ekonomia, segurtasuna, arazo juridikoak eta foruak osorik zaintzea. Batzar Nagusiek berretsi behar izaten zituzten Diputazioak erabakitakoak. 1695. urtean Diputazio Nagusia (zazpi ahaldunek osatua) eta Errejimentu Nagusia (hemeretzi ordezkarik osatua) bereizi egin ziren eta Diputazioak gero eta pisu handiagoa eskuratu zuen pixkana-pixkana. Gorabehera askoren ondoren, 1877ko maiatzean desegin zen Bizkaiko antzinako Foru Diputazioa. Egun Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Diputazioa.[1]

Ahaldun NagusiaAldatu

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ahaldun Nagusien zerrenda:

Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Jose Maria Makua Zarandona EAJ
II. (1983-1987) Jose Maria Makua Zarandona EAJ
III. (1987-1991) Jose Alberto Pradera Jauregi EAJ
IV. (1991-1995) Jose Alberto Pradera Jauregi EAJ
V. (1995-1999) Josu Bergara Etxebarria EAJ
VI. (1999-2003) Josu Bergara Etxebarria EAJ
VII. (2003-2007) Jose Luis Bilbao Eguren EAJ
VIII. (2007-2011) Jose Luis Bilbao Eguren EAJ
IX. (2011-2015) Jose Luis Bilbao Eguren EAJ
X. (2015-2019) Unai Rementeria Maiz EAJ
XI. (2019-2023) Unai Rementeria Maiz EAJ

SailakAldatu

  • Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak
  • Kultura eta Euskara
  • Jasangarritasuna eta Ingurune Naturala
  • Gizarte Ekintza
  • Ekonomiaren Garapena
  • Ogasuna eta Finantzak
  • Garraioa, Mugikortasuna eta Lurralde Kohesioa
  • Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna

Bizkaiko Foru Aldundiarekin lotuta dauden entitateakAldatu

Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoa Bizkaiko Foru Aldundia eta honako entitate hauek osatzen dute: foru erakundea autonomoak, foru enpresa-erakunde publikoak, merkataritzako foru sozietateak, foru fundazioak, foru partzuergoak eta eskubude publikoko beste foru erakunde batzuk.[2]

Foru erakunde autonomoakAldatu

Foru enpresa-erakunde publikoakAldatu

Merkataritzako foru sozietateakAldatu

Foru fundazioakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu