William Holman Hunt (Cheapside, Londres, 1827ko apirilaren 2a - Kensington, Londres , 1910eko irailaren 7a) margolari ingelesa eta Anaidi prerrafaelitaren sortzailetako bat izan zen.

William Holman Hunt
William Holman Hunten burupotreta (1867) Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLondres1827ko apirilaren 2a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaLondres1910eko irailaren 7a (83 urte)
Hobiratze lekuaSan Paulo katedrala
Familia
AitaWilliam Hunt
AmaSarah Holman
Ezkontidea(k)Fanny Waugh (en) Itzuli  (1865 -
Edith Holman Hunt (en) Itzuli  (1875 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Arts
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, autobiografialaria, akuafortista, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta ilustratzailea
Lantokia(k)Kairo
Jerusalem
Nazaret
Tel Aviv
Beirut
Damasko
Istanbul eta Londres
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaPrerrafaelismo
MugimenduaPrerrafaelismoa
sinbolismoa
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa
erretratua
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada

Musicbrainz: 86135a18-1849-4482-b863-8c694acd02d3 Find a Grave: 11800 Edit the value on Wikidata

Prerrafaelisten artean izadiaren aldezle sutsuenetakoa izan zen. Bere koadro askotan errealismoa xehetasunez erakusten duten paisajeak erabili zituen hondo gisa. Argitasuna eta xehetasunen erreprodukzio zehatza dira, hain zuzen ere, bere margolanen ezaugarri berezienak. Erlijio gaietako obretan eta xede moralizatzailea dutenetan, alegoria tankera hartzen du egiaren aldeko grina sutsu horrek.

Joera horri jarraituz margotu zituen, besteak beste, Munduaren argia (The Light of the World, 1853-54, Keble College, Oxford), Kontzientziaren iratzartzea (The Awakening Conscience, 1853, Tate Britain, Londres), egilearen beraren hitzetan "errealismo sinbolikoaren" eredua, eta Heriotzaren itzala (The Shadow of Death, 1870-73, Leeds Art Gallery, Leeds). Gainerako prerrafaelistak bezala, gai literarioak (Isabel eta albahaca edalontzia, 1867) eta eguneroko bizitzako eszenak (Ontzia, 1875, Tate Gallery, Londres) erabili zituen, batez ere, bere koadroetan.

Iruditegia aldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Holman Hunt