Txomin San Sebastian

Euskal idazlea eta musikagilea

Txomin San Sebastian Murua (Astigarraga, Gipuzkoa, 1886ko urtarrilaren 9a - Hernani, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 21a) astigartar idazlea eta pentsalari herrikoia izan zen.[1]

Txomin San Sebastian

Bizitza
JaiotzaAstigarraga1886ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHernani1964ko abenduaren 21a (78 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta musikaria

Bizitza aldatu

Astigarragako Gorrane etxean jaio zen. Soldaduska zela medio, Afrikara joan behar izan zuen arte, apretagile izan zen aita bezala. Itzulitakoan, sakristau lanetan hasi zen.

Bere adiskide Basarriren laguntzaz, Euzkadi, El Día eta Argia aldizkarietan, euskaraz nahiz gazteleraz, "Txadonzai" (Eliz-zaindari) izengoitiarekin idatzi zuen.[1]

Gizon jantzia, konposatzaile, organujole, txistulari eta sakristau izan zen Astigarragan. Lau hizkuntzatan mintzatzeko gai zen: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta latinez.[2]

Fandango eta arin-arin lehiaketetan epaile izan ohi zen, euskaltzale eta txistulari aditua izaki. Arturo Campionek, kultura eta arte mailan zuen jakinmin eta kezkagatik "Astigarragako filosofo txikia" ezizena ezarri zion. Eusko Ikaskuntza hainbat aldiz bisitatu zuen Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian agertutako artikuluen azalpenak eta interpretazioak eskatzeko.[2]

Gerra garaian, Astigarragako Batzokiaren sortzaileetakoa izatearen salaketa batek zenbait hilabetetarako Ondarretako kartzelara eraman zuen. Emaztearen heriotzaren ostean, Hernanin bizi izan zen, nahiz eta jai eta ospakizunetan Astigarragan txistua jotzen jarraitzen zuen. Hernanin hil zen, 78 urte zituela, 1964ko abenduaren 21ean.

Astigarragako Udalak, 2001eko urriaren 19an "seme kuttun" izendatu zuen.[1]

 
Txomin San Sebastianen omenezko eskultura Astigarragan

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Txomin San Sebastián» Astigarraga (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
  2. a b «San Sebastián Murua, Txomin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).