Pablo Alejandro Mosquera Mata (Lugo, Lugoko probintzia, 1947ko ekainaren 29a) espainiar mediku eta politikari bat da.

Pablo Mosquera

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2001eko urriaren 23a - Enriqueta Benito
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1990eko otsailaren 6a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1989ko azaroaren 21a - 1990eko otsailaren 6a
José Manuel Barquero
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

Bizitza
JaiotzaLugo1947ko ekainaren 29a (76 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aliantza Popularra
Unidad Alavesa

1975ean Madrilgo Complutense Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatu zen. Madrilen eta Bartzelona hiriko Vall d'Hebrongo Unibertsitate Ospitalean jardun zuen.

1976an Txagorritxu Ospitalean postua lortu zuen eta Gasteizen bizitzen jarri zen. Alianza Popular espainiar eskuindar alderdiaren kide egin eta alderdi horrekin 1984ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetara aurkeztu zen. 1989an Unidad Alavesa alderdiaren sortzaileetako bat izan zen.

1999an Alderdi Popularrarekin burututako akordio baten ondorioz Arabako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Saileko ahaldun bilakatu zen.

2002an bere kargu politiko guztiak laga eta Gasteiztik aldegitea erabaki zuen, Lugoko probintziako Burela udalerriko ospitalearen kudeaketaren arduradun izateko. Haren aldegitearekin batera, Unidad Alavesa alderdiaren gainbehera eta 2005eko desegitea etorri ziren.

Kanpo estekak aldatu