Marinatua, janaria egun batez edo asteetan zehar likido aromatiko batean egotean datzan sukaldaritzako teknika bat da, denborarekin beratzagoak eta usaintsuagoak egon daitezen. Antzina janari kontserbazio teknika bat zen.

Marinatu
beratze
Antzekoakmarinada
Arrain marinatua.

Ardoa, ozpina, limoia, barazkia, espeziak, olioak, azukrea besteak beste erabiliz egiten dira marinatuak. Hauekin egindako likidoan denbora batez murgilduta edukitzeri esaten zaio marinatzea. Ontzutua baino likidoago bat bezala defini dezakegu. Bere helburua osagai nagusiaren zapore gogorra leuntzea, lurrin eta zapore onak ematea, biguntzea eta kontserbatzea. Mota guztietako haragiak marinatu daitezke baina bereziki ehizakoak egiten dira, arrainak, barazkiak, itsaskiak ere marina daitezke. Basurdea, oreina, erbia, untxia, txerrikiak, behikiak, arkumea, hegalaburra, izokina....

Marinatu motak aldatu

Marinatu gordinak aldatu

Marinatua prestatzeko erabiltzen diren osagaiak, (barazkiak zatitu egiten dira) gordinik nahasten dira. Bertan murgiltzen da osagai nagusia eta nahi den denboran hozkailuan beratzen edukitzen da. Osagai nagusia erretiratu, lehortu ondoren kozinatzen da edo bere horretan nahiko gordinik jaten da. Nahi izanez gero, marinatua prestatzeko erabili ditugun osagaiak aprobetxa daitezke.

Marinatu sueztitu aldatu

Marinatua prestatzeko erabiltzen diren barazkiak sueztitu egiten dira. Barazki hauek busti eta elkarrekin egosten dira. Bertan murgiltzen da osagai nagusia eta nahi den denboran hozkailuan beratzen edukitzen dira. Osagai nagusia erretiratu, lehortu eta ondoren kozinatzen da. Barazkiak, nahi izatera, aprobetxa daitezke saltsa prestatzeko.

Marinatuak non gorde aldatu

Kontuan izan marinatuak beti hozkailuan gorde behar direla eta erabiltzen diren ontziek gogorrak izan beharko dutela elementu azidoak jasateko.

Marinatzeko denborak aldatu

Oso gogorra den basurde bat edo biguna den arrain bat marina dezakegu. Denborak ez dira berdinak izango, Biguntzeko helburua dugun osagai gogorretan 48 ordu ere eduki dezakegu, aldiz, biguna den arrain edo barazkia denbora gutxiagoan edukiko dugu.