Hamabi mahatsarena Gabonzaharreko tradizioa da. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrian hamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz. Tradizioaren arabera, horrela egileak urteberrian zortea izango du.[1][2] Hamabi mahatsen esanahia ezezaguna da, litekeena da hurrengo «hamabi hilabeteak» edo «hamabi kanpai hotsak» irudikatzea.

Hamabi mahatsak

Jatorriz, Espainiako tradizioa da eta handik Euskal Herrira ez ezik Filipinetarantz eta Hispanoamerikarantz ere (Mexiko, Venezuela, Bolivia, Ekuador, El Salvador, Peru, Kolonbia, Puerto Rico, Nikaragua edo Costa Rica) zabaldu da. Nabarmena da urtero Madrilgo Puerta del Sol enparantzan egiten duten festa, non urte amaierako kanpai hotseko saioak emititzen dituztenean.

Jatorria aldatu

1894ko urtarrilaren 2an, El Siglo Futuro egunkariak aurreko eguneko El Imparcialeko artikulu bat aipatzen du, non ohitura Frantziatik ekarria zela zioen.[3] Izan ere, garai haietan Madrilgo burgesen artean ohikoa zen Gabonzaharreko afarian mahatsak eta xanpaina hartzea.

Madrildik tradizioa beste lekuetara zabaldu zen: 1903an Tenerifen mahatsak jaten zituzten[4] eta baita Bartzelonan ere.[5] Urte gutxi batzuen buruan, estatu osora zabaldu zen.[6]

Kondairaren arabera, 1909an Alacanteko nekazariek mahats soberakin handia izan zuten eta emaitza osoa merkaturatzeko asmotan tradizioa jendarteratu eta bermatu zuten.[7]

Telebista aldatu

Espainiako telebista 1962. urtean hasi zen zuzenean Urte Zahar gaueko kanpaikadak ematen Madril erdiguneko Puerta del Sol plazatik[8]. Euskal Telebistak azken urteetan Euskal Herriko toki esanguratsetatik eman ditu kanpaikadak, hala nola, Zumaiako San Telmo baselizatik, Mundakako Santa Katalina baselizatik, Guardiatik eta Izabatik.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Spicer, Dorothy Gladys. (2008-1-22). Festivals of Western Europe. BiblioBazaar, 256 or. ISBN 9781437520163..
  2. (Ingelesez) McCann, Jim; Benedict, Jeanne. (2001). Celebrations: a joyous guide to the holidays from past to present. Penguin Group, 161 or. ISBN 9781557883735..
  3. Kronikagilea. (1894-1-2). «Las uvas bienhechoras» (pdf) El Siglo Futuro (Madril) (5.663): 2. ISSN 1130-8494. OCLC .436573065.
  4. La Opinión de Tenerife: 1. 1903-1-9.
  5. La Dinastía (Bartzelona): 1. 1903-1-11.
  6. El Noroeste (Gijón): 4. 1916-12-31.
  7. (Gaztelaniaz) Redondo Arjones, A; Repila Ruiz, A. E; Solomando Fierrez, M.J.. (2011). «Volvemos a casa por Navidad: Nuestras fiestas en imágenes» Revista Foro de profesores de E/EL 7.
  8. (Gaztelaniaz) Campanadas - Repaso de la historia de las campanadas - RTVE.es. 2008-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Kanpo estekak aldatu