Ekialdeko Europako ordokia
Ekialdeko Europako ordokia, batzuetan Errusiar ordokia (errusieraz: Русская равнина, translit.: Russkaya Ravnina) deitua, Ekialdeko Europako zenbait ibai-arro hartzen dituen ordoki zabala da. Europako zabaldirik handiena da, 4.000.000 km²ko azalerarekin, eta batezbesteko garaiera 170 mkoa da[1]. Ural mendietan hasten da eta Errusiako europar aldera, Baltiar herrialdetara, Bielorrusiara, ia Ukraina osora, Moldaviara, ekialdeko Poloniara eta mendebaldeko Kazakhstanera hedatzen da.
Iparraldean Itsaso Zuria eta Barentseko itsasoa ditu; ekialdean, Ural mendiak, Ural ibaia eta Kaspiar Itsasoa; hegoaldean Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza eta mendebaldean Karpatoak eta beste mendilerro txikiak.
Ordokia zenbait eskualdetan banatuta dago:
- Valdai muinoak (errusieraz Валда́йская возвы́шенность);
- Errusiar erdialdeko ibaien arroa (errusieraz Среднерусская возвысенность);
- Volgako arroa (errusieraz Приволжская возвышенность);
- Dnieperreko arroa (errusieraz Днепр);
- Itsaso Beltzako arroa; eta
- Kaspiar Itsasoaren ordokiak.
Antzinako Errusiar Inperioa eta Sobietar Batasunaren lurraldetan eskualdea Ordoki errusiarraren izenaz ere ezaguna da.
Iparraldeko Europako ordokiarekin batera Europako ordokia osatzen du.
Herrialdeak aldatu
Ibai nagusiak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Russian Plain[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com