Mendebaldeko Dvina
- Artikulu hau Errusiako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iparraldeko Dvina».
Mendebaldeko Dvina edo Daugava[1] (letonieraz: Daugava; errusieraz: Западная Двина, Zapadnaïa Dvina ; bielorrusieraz: Заходняя Дзвiна, Zahodniaja Dźvina; polonieraz: Dźwina; alemanez: Düna; estonieraz: Väina; finlandieraz: Väinäjoki) 1.200 km-ko ibaia da, Errusia, Bielorrusia eta Letonia zeharkatzen dituena.

Mendebaldeko Dvinaren ibilbidea. Zeharkatzen dituen hiriak: Vitebsk (16), Daugavpils (17) eta Riga (18).
Mendebaldeko Dvina Valdai muinoetan (Tver oblasta, Errusia) sortzen da. Tver oblasta osoa eta Smolensk oblastaren ipar-mendebaldea zeharkatu ondoren, Bielorrusian sartzen da. Hemen Vitebsk et de Polotsk hiriak bainatzen ditu. Aurrerago, Letonian sarturik, Daugavpils eta Riga hirietatik igaro eta Rigako Golkoan itsasoratzen da (Itsaso Baltikoa).
ErreferentziakAldatu
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-13).