B3 bitamina, niazina, azido nikotinikoa[1] edo PP bitamina[2] ere deitua, C6H5NO2 formula duen bitamina hidrodisolbagarria da, prozesu katabolikoetan zeregin garrantzitsua betetzen duena.

B3 bitamina
Motagai kimiko
Erabilera
Tratatzen duPelagra
RolaB taldearen bitaminak
Identifikatzaileak

Niazinatik abiatuta funtsezko bi koentzima sintetizatzen dira: NAD eta NADP. B3 bitaminak, beraz, parte hartzen du bi koentzima horien sintesian, molekula aitzindaria baita.

Funtzioak aldatu

Bitamina honek zenbait hormona esteroideen sintesian parte hartzen du (giltzurrungaineko guruinek jariaturikoak).

Bestalde, NAD eta NADP koentzimen molekula aitzindaria denez, funtsezkoa da gluzido, lipido eta protidoen prozesu katabolikoetan.

Janari-iturriak aldatu

Landare zein animali-janarietan ugaria da: legamietan, onddoetan, frutan, lekaleetan, esnean, gibelean eta okelan, besteak beste.

Beharrizanak eta gabezia aldatu

Gomendatutako dosia, egunero, adina eta egoeraren araberakoa da: 2-12 mg umeengan, 14-16 mg helduengan eta 18 mg haurdun dauden emakumeengan.

Bitamina honen gabeziak pelagra izeneko gaitza sortzen du. Gaitz honek digestio-aparatuari eragiten dio (sabeleko mina, beherakoak...), eta baita larruazalari (dermatitis, azal gorria...) eta nerbio-sistemari ere (insomnioa, depresioa...).

Erabilera terapeutikoa aldatu

Larruazaleko lehortasuna eragiten duenez, niazina pomada moduan erabiltzen da aknearen aurkako tratamenduan, erabilera topikoan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2009]
  2. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1991]

Kanpo estekak aldatu