Nikotinamida adenina dinukleotido
Nikotinamida adenina dinukleotidoa, NAD+ era laburtuan, zelula guztietan dagoen koentzima da, erredox erreakzioetan parte hartzen duena (elektroiak bereganatu eta ematen ditu erreakzio katabolikoetan)
Nikotinamida adenina dinukleotido | |
---|---|
Konposizioa | NADH (en) , NAD+ (en) eta NAD zwitterion (en) |
Mota | NAD(P) (en) |
Erabilera | |
Tratatzen du | entzefalomielitis mialgiko/neke-sindrome kroniko |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 53-84-9 |
ChemSpider | 5681 |
PubChem | 5892 |
Gmelin | 13389 |
RTECS zenbakia | UU3450000 |
DSSTox zenbakia | UU3450000 |
EC zenbakia | 200-184-4 |
ECHA | 100.000.169 |
CosIng | 57411 |
MeSH | D009243 |
UNII | 0U46U6E8UK |
Koentzimak entzima bati laguntzen dioten molekulak dira.
Bere egitura kimikoan bi nukleotido daude, fosfato taldeen bidez loturik (ikus irudia). Nukleotido batek adenina du, eta besteak nikotinamida bat.
Entzima batek deshidrogenazioaren bidez substratu bat oxidatzen duenean, substratu horri kendutako hidrogeno atomoak NAD-i ematen dizkio entzima horrek
Krebs zikloaren hainbat erreakzioetan, esaterako, prozesu hori gertatzen da, eta NAD+ erreduzitu egiten da. Kasu horretan NAD+-k bi elektroi eta protoi bat bereganatzen ditu (beste protoi bat libre geratuz). Fosforilazio oxidatiboan, aldiz, NAD+-k elektroiak ematen ditu.
Era berean, hartzidura laktikoan NADH-k bi elektroi ematen dizkio azido pirubikoari, azido laktikoa agertuz.
NAD+, beraz, eragile oxidatzailea da -elektroiak hartzen ditu beste molekula batzuetatik- eta NADH eragile erreduktorea da (elektroiak ematen ditu)
Nikotinamida adenina dinukleotidoa niazina edo B3 bitaminatik eratorria da. Triptofano edo azido aspartiko aminoazidoetatik abiatuta ere sintetiza daiteke "in vivo".