Pelagra

PP bitaminaren gabeziak eragiten duen gaixotasuna. Larruazaleko, nerbioetako eta digestio-aparatuko arazoak ditu ezaugarri

Pelagra niazina edo B3 bitaminaren gabeziaren ondorioz sortutako gaitza da, digestio-aparatua, larruazala eta nerbio-sistema kaltetzen duena.

Pelagra
Pellagra NIH.jpg
Deskribapena
Mota nutritional deficiency disease (en) Itzuli, other acquired skin disease (en) Itzuli
larruazaleko afekzioa
Espezialitatea endokrinologia
Arrazoia(k) niacin deficiency (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak B3 bitamina, Tiamina, niacinamide (en) Itzuli eta niacinamide hydriodide (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK E52
GNS-9-MK 265.2
GNS-10 E5252.
GNS-9 265.2265.2
DiseasesDB 9730
MedlinePlus 000342
eMedicine 000342
MeSH D010383
Disease Ontology ID DOID:8457
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaitz infekziosotzat jo zuten urte askotan, XX. mendearen hasieran Joseph Goldberger medikuak abitaminosia zela frogatu arte.

Pelagra elikadura txarraren ondorioz ager daiteke (herrialde txiroetan, batez ere, B3 bitamina duten elikagaiak dietatik kanpo geratuz gero) edo bitaminaren heste-zurgapena eragozten duen gaitz baten ondorioz ere. Alkoholikoen artean ohikoagoa da.

Hiru dira pelagrak erasotzen dituen gorputz-sistemak: azala (dermatitisa sortuz), digestio-aparatua (beherakoak, gorakoak eta ultzerazioak eraginez) eta nerbio-sistema (depresioa, erotasuna eta haluzinazioak sortuz). Niazinaren ekarpenarekin gaitzaren sintomak desagertzen dira.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.