Amistad (filma)
Amistad 1997ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren historia drama filma bat da. Bertan, Morgan Freeman, Anthony Hopkins, Djimon Hounsou, Matthew McConaughey, Nigel Hawthorne, Stellan Skarsgård, Harry Blackmun eta Anna Paquin aktoreek antzeztu zuten.
1987n Howard Jones historialariak benetazko gertakari historikoetan oinarrituz idatzitako Mutiny on the Amistad: The Saga of a Slave Revolt and Its Impact on American Abolition, Law, and Diplomacy liburuan oinarritua dago.
Oscar Sarietarako lau izendapen eta Urrezko Globoetarako beste lau izendapen jaso zituen.
Argumentua aldatu
1839ko udako gaue batez, Kubara doan "La Amistad" izeneko espainiar ontzian doazen berrogeitamairu esklabo beltzak matxinatu eta ontziaren jabe egingo dira. Afrikara itzultzeko haien saiakerak porrot eginik, AEBtako kostaldera hurbilduko dira, bertan estatubatuar kostazainek atzeman eta afrikarrak erabat ezezaguna zaien herrialde eta lege-sistemaren menpe geldituko dira. Hortik aurrera, espainiarrek esklaboen jabetza berreskuratu nahiko dute, aldiz estatubatuar abokatu batek haien askatasunaren alde nazioarteko gatazka epaiketara eramanen du, haien giza eskubideak babestu asmoz.
Aktoreak aldatu
- Morgan Freeman: Theodore Joadson
- Nigel Hawthorne: Martin Van Buren
- Anthony Hopkins: John Quincy Adams
- Djimon Hounsou: Cinque
- Matthew McConaughey: Roger S.Baldwin
- David Paymer: Forsyth idazkaria
- Pete Postlethwaite: Holabird
- Stellan Skarsgård: Lewis Tappan
- Xander Berkeley: Hammond
- Razaaq Adoti: Yamba
- Abu Bakaar Fofanah: Fala
- Anna Paquin: Elisabet II.a Espainiakoa
- Tomás Milián: Calderon
- Chiwetel Ejiofor: James Covey
- Derrick N. Ashong: Buakei
- Geno Silva: Ruiz
- Darren E. Burrows: Meade tenientea
Kanpo estekak aldatu
- Amistad filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)