Altsasuko Indarra Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Altsasun sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz. Zerrendaburua Miren Arantza Bengoetxea izan zen.

Plataformak zenbat boto lortu zituen jakitea ezinezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botoak zenbatuta gutxi gora-beherako kalkulua egin liteke; horrela, 2003ko hauteskundeetan 597 izan ziren boto nuluak, emandako botoen %14,80.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu