Francisco Mendieta

Bizkaiko euskal margolaria (1556-?)

Francisco Mendieta Retes (Aiaraldea -Menagarai-, Araba, 1556 - Bilbo, Bizkaia, ?) margolaria eta historialaria izan zen. Araban jaioa bide zen arren, bilbotartzat da ezaguna. Francisco Vázquez pintorearekin egin zituen margolaritzako ikasketak. Francisco Mendietari buruzko oso datu gutxi gorde da. Harenak dira Bizkaiko Aldundiaren egoitzan ikusgai dauden Jura de los Fueros de Vizcaya por Fernando el Católico, Procesión de Begoña eta Boda de Hidalgos margolanak. Urte asko eman zuen, bestalde, Crónica de Vizcaya obra historiko handia idazten. Aipatu obraren laurdena baizik ez da gorde ahal izan.

Francisco Mendieta
Fernando El Catolico Guernica.png
Bizitza
Izen osoaFrancisco de Mendieta y Retes
Jaiotza1556
Herrialdea Euskal Herria
Heriotza? (464/465 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta historialaria
« Lehenengo bertsioa. (1609).
       Au da nola milla ta laureun ta yruroguetaamasei urteetan garagarrilen ogueta amargarren egunean erregue jaun Fernando bostgarrena Guernicaco ardolen bean bizcaitarrai confirmadu eguinezan euren foruac ta eurac bera jauntçat ecutea.[1]

Bigarren bertsioa. (1773).

       Au da nola milla ta laureun ta yrurogueta hamasei urteetan garagarrillen ogueta amargarren egunean erregue jaun Fernando bostgarrena Guernicaco arechen bean vizcaytarrai confirmandu eguiezan euren foruac, ta eurac berari jaunzat edutea.[2]
»

ErreferentziakAldatu

  1. «Armiarma: Testu zaharrak, XVII. mendea» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  2. «Armiarma: Testu zaharrak, XVIII. mendea» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).

Kanpo estekakAldatu

  • (Gaztelaniaz):Javier Aspuru, «Francisco de Mendieta: historiador y pintor de la "Patria de los Eusqueles"».