Ireki menu nagusia

Begirunea Tour 96 Negu Gorriak euskal herritar musika taldeak Tijuana No mexikar taldearekin Mexikon eta Los Angelesen egin zuen bira da.

Bira, Apirilaren 10an hasi zen Los Angelesen, eta Mexikon sartu ziren Tijuanatik, Kalifornia zeharkatu ondoren. Apirilaren 13an Mexiko Hirian aurkitzen ziren eta hiru kontzertu eskaini zituzten. Horietako bat, Apirilaren 20an ospatu zena, EZLNrentzako dirua lortzea zuen xede. Diru horrekin, EZLNek instalazio elektriko bat egin nahi zuen Errealitatearen Udalerri Zapatista Autonomoan, Txiapasen.

Emanaldia baino lehen Fermin Muguruzak, Mikel Abregok eta Mikel Carmonak Errealitatea bisitatzea erabaki zuten Matxinada Zapatista ezagutzeko eta haren lekuko izateko asmotan. Han nazioarteko komite bati lagundu zioten. Haien artean Danielle Mitterrand zegoen, France Libertés fundazioaren presidentea eta kontzertuaren antolatzaileetako bat. Errealitateara iritsi zirenean Tacho eta Trinidad komandanteek harrera egin zieten.

Ilunabarrean, hogei soldadu zapatista agertu ziren, haien artean Marcos komandanteordea. Komandanteordeak eta Daniellek prentsaurreko bat eskaini zuten eta Negu Gorriek komandanteordearekin elkarrizketa izan zuten.

Errealitateatik joan zirenean Mexikoko armadaren konboi militar batekin egin zuten topo eta indigenak ez zirenei argazkiak atera zieten. Mexiko Hirian zeudenean militarrek geldiarazi zieten eta honakoa egin zieten: argazkiak atera, datu pertsonalak hartu eta haien hitzak grabatu. Gainera Mexikotik alde egin baino lehen Gobernazioko Idazkaritzatik pasatzera behartu zituzten.

Apirilaren 21an, bira amaituta zegoela, taldea Euskal Herrira itzuli zen arazorik gabe. Hala ere, Mikel Abrego Migrazioko Bulegora joan zen izapideak egitera oporrak igaro ahal izateko, Mexikon eta Kalifornian igaro nahi baitzituen. Alabaina, atxilotu zuten Mexikon agiri faltsuekin sartu eta lokaletan jotzeagatik, nahiz eta horietatik etekinik ez zuen atera. Gainera 1.500 euroko fidantza jarri zioten, hala ere 900 euro ordaindu ondoren, Apirilaren 25an aske utzi zuten.

KontzertuakAldatu

Kanpo estekakAldatu