Marcos komandanteordea

Marcos komandanteordea Askapen Nazionaleko Armada Zapatistako (EZLN) bozeramaile nagusia da —eta ez buruzagia, askotan uste den bezala—. Erakunde armatu horrek 1994ko urtarrilaren 1ean egin zuen lehen agerraldia, Mexikoko hegoaldeko Chiapas estatuan sei hiribilgune hartu zituztenean, indigenentzako «demokrazia, askatasuna eta justizia» eskatuz.

Marcos komandanteordea
SubMarcosHorseFromAfar.jpg
Bizitza
JaiotzaTampico1959ko ekainaren 30a (62 urte)
Herrialdea Mexiko
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta filosofoa
Lan nabarmenakOur Word Is Our Weapon (en) Itzuli
The Story of Colors (en) Itzuli
The Uncomfortable Dead (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

ezln.org.mx
Musicbrainz: 2c9b4be2-98ed-471c-b090-417abdf1a2ca Edit the value on Wikidata

Gobernu mexikarrak Marcos, benetan, Rafael Sebastián Guillén Vicente maisu ohia dela dio, nahiz eta berak hori beti ukatu.[1]

Marcos komandanteordea literaturarako eta komunikabideak erabiltzeko duen trebetasunagatik bereizten da. Bere aurpegi estaliak mundua zeharkatu du erresistentzia sinbolo gisa, Che Guevara berri bat bailitzan.

ErreferentziakAldatu

  1. Henck, Nick. (2007-6-18). Subcommander Marcos: The Man and the Mask. Duke University Press, 11– or. ISBN 0-8223-8972-X..

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcos komandanteordea