Beatrix Potter
Helen Beatrix Potter (Kensington, Londres, 1866ko uztailaren 28a - Sawrey, Lancashire, 1943ko abenduaren 22a) britainiar idazlea, ilustratzailea[1] eta naturalista izan zen.
Klase ertaineko etxe batean jaioa, etxe-irakasleek hezi zuten eta beste haurrengandik bakartuta hazi zen, anai gazteagoa beste kiderik ez zuen izan. Maskotak zituen eta oporrak igarotzen zituen Eskozian eta Lake Districten, paisaiarekiko, florarekiko eta faunarekiko maitasuna garatuz. Hori guztia gertutik ikusi eta margotu zuen. Potterren onddoen azterketak eta akuarelak errespetatu sakona jaso zuten mikologiaren alorrean. Hogeita hamar urte zituenean, The Tale of Peter Rabbit haurrentzako liburu arrakastatsua argitaratu zuen. Horren ondoren, denbora osoko lan moduan haurrentzako liburuak idazten eta ilustratzen hasi zen.
Haurrentzako liburu ugari idatzi zituen; Peter Rabbit, Benjamin Bunny, Jemina Puddle-Duck, Mrs. Tiggy-Winkle eta beste zenbait pertsonaiaren sortzailea izan zen. Frantsesera, alemanera, gaztelaniara eta Europako beste hizkuntzetara itzuli dira Potterren ipuinak. Lan nagusiak: The Tale of Peter Rabbit (1900, Peio untxiaren ipuina, euskaraz Desclée de Brouwer argitaletxeak 1993an argitaratua, Garbiñe Legorburuk itzulita[2])), The Tailor of Gloucester (1902, Gloucesterreko jostuna) eta The Tale of Benjamin Bunny (1904, Benjamin Bunnyren istorioa).


Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Un entrañable mundo infantil, Beatrix Potter (1866-1943). 2014-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
- ↑ «Peio untxiaren liburuak - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |