Barego
Baregoak[1] (antzinako eskandinavieraz: Væringjar; grezieraz: Βάραγγοι, Varangoi, Βαριάγοι; errusieraz: Варяги, translit.: Varyagi / Varyahy) IX. eta X. mendeetan egungo Errusian, Bielorrusian eta Ukrainian bizi ziren bikingoak izan ziren[2]. Nestorren Kronikaren arabera Eskandinaviatik etorritako elitezko gudari-taldea izan zen, ekialdeko eslaviarrak gobernatzeko etorria[3].

1113an idatzitako Kieveko Rusko kronika honek bikingo hauek batzutan rus' eta bestetan suediar, normandiar, anglo edo juto izendatzen ditu[4] nahiz eta gehienak Suediakoak izan[5].
Merkataritza edo pirateriaren bidez, edo mertzenario bilakatuta, Garðaríki edo Kieveko Rusko ibai guztiak zeharkatu zituzten, Kaspiar itsasoa eta Konstantinopoliseraino ailegatuz[6]. Bertan enperadorearen guardia osatu zuten, Inperio osoan sona handikoa zena.
Errusiar historiografia nazionalistaren arabera, baregoak ez ziren eskandinaviarrak eslaviarrak baizik[7] .
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
- ↑ Milner-Gulland, R. R.. Atlas of Russia and the Soviet Union. Phaidon, 36 or. ISBN 0714825492..
- ↑ Robin Milner-Gulland, The Russians, Blackwell Publishing, 1999, ISBN 0-631-21849-1, 9780631218494, p. 45
- ↑ Duczko, Wladyslaw. (2004). Viking Rus. BRILL, 10–11 or. ISBN 9004138749..
- ↑ Forte, Angelo, Richard Oram & Frederik Pedersen. (2005). Viking Empires. Cambridge University Press, 13–14 or. ISBN 0-521-82992-5..
- ↑ Stephen Turnbull, The Walls of Constantinople, AD 324–1453, Osprey Publishing, ISBN 1-84176-759-X.
- ↑ Shilov, Yuri. (2008). Sources of Slavic Cyvilisation. Mosku: Osoznanie ISBN 978-5-98967-006-0..
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |