Nestorren Kronika
Nestorren Kronika edo Pasa den urteetako historia (antzinako ekialdeko eslavieraz: Повѣсть времѧньныхъ лѣтъ; errusieraz: Повесть временных лет), ekialdeko lehen estatu eslaviarraren historia da, Kieveko Rusarena, 850 eta 1110 urteen artean, gutxi gorabehera, eta, jatorriz, antzinako ekialdeko eslavieran idatzia dago, 1113. urtearen inguruan Kieven.
Nestorren Kronika | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Nestor Kronikalaria |
Argitaratze-data | XII. mendea |
Izenburua | Повѣсть врємѧнныхъ лѣтъ |
Jatorrizko herrialdea | Kieveko Rusa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | historical fiction (en) eta Urte-liburuak |
Hizkuntza | Antzinako ekialdeko eslaviera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Fikzioa | |
Denbora luzez, jatorrizko idazketa Nestor izeneko Kieveko leize-zuloetako monasterioko monje bati egotzi zitzaion, eta hortik Nestorren Kronika edo Nestorren Eskuizkribua izena. Aditu modernoen aburuz, Nestorren Kronika autore ezberdinen nahasketa da, eta Nestorri zati handiena idatzi zuelako edo zatiak bildu zituelako egotzi zioten. Erabili zituen iturri ugarien artean honako hauek zeuden: lehen kronika eslaviarrak (gaur egun galduak), Joan Malalasen eta Jurgi Monjearen bizantziar urtekariak, kondaira herrikoiak eta saga nordikoak, greziar testu erlijioso ugari, bizantziar eta eslaviar tratatuak, Yan Vixatitxen eta beste buruzagi militar batzuen ahozko iturriak. Nestorrek Sviatopolk II.a Kievekoaren gortean lan egin zuen, eta ziurrenik eskandinaviarren aldeko printzearen politika bultzatu zuen.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |