Bardeako ubidea

Bardeetako ubidea» orritik birbideratua)

Bardeako ubidea, Nafarroako Esatik Nafarroako hegoaldera eta Zaragozara ura ekartzen duen ubidea da.

Bardeako ubidea
Sadaba - Canal de Bardenas 12.JPG
Geografia
Estatu burujabea  Nafarroa
 Aragoi
Lurraldea Nafarroa
Soro landua Bardean.

Bere iturria Esako urtegia da, non Aragon ibaiaren ur piriniarrak biltzen diren Nafarroako Bardea eta Aragoiko Cinco Villas eskualdea ureztatzeko. Bere bukaera, alde batetik, Ardisako paduran dago, Gallego ibaian, eta bestetik Bardeako El Ferial urtegian dago.

Datu teknikoakAldatu

Bardeako ubidearen luzera 132 kilometrokoa da, bere emaria 60/s eta ia 70.000 Ha ureztatzen du.

Bere ibilbidean, ubideak 6,3 kilometroko Kasedako tunela zeharkatzen du. Ibilbidea hiru tartean zatituta dago: Bardea I, Bardea II eta Bardea III (azken hau eraikitzeke dago eta beste zazpi tartean ere zatitzen da). Lehendabiziko 60/s emaritik 30 /s baino ez da geratzen azken tartean.

Bardea I-ek ureztatzen duen area 60.000 hektareakoa da (40.000 Zaragozan eta 20.000 Nafarroan), eta iparraldeko Zangozatik hegoaldeko Taustera doa. Bardena II-k 28.000 hektarea ureztatzen ditu. Bardea III egiten dutenean, adituen ustetan guztira 110.000 Ha ureztatuko ditu.

Ura banatzeko erreten sare bat erabiltzen da. Nagusiak hauek dira:

Ibilbidearen lehendabiziko tartea, Bardea I, Esatik Aragoiko Arba ibaiaraino doa eta 72 km ditu. Tarte honetatik sortzen diren Nafarroako erretena 32 kilometrokoa da; Cinco Villasko erretena, 52 kilometrokoa; Cascajoskoa 22 kilometrokoa eta Sasokoa 11 kilometrokoa.

Behin Arba ibaia zeharkatuta, Bardea II tartea sortzen da. Eskualdea bitan zatitzen da, Gallego ibaiaren arroa eta Arba ibaiarena. Arba ibaiaren arroa V eta VI tarteek ureztatzen dute (40,8 km) Pradilla de Ebron bukatzen den 55,3 kilometroko Sorako erretenaren laguntzarekin. Gallego ibaiaren arroan, VII tartea dago, eta Villanueva de Gallegon bukatzen den Zuerako erretena hantxe jaioa da.

Bardea III oraindino egiteke dago, nahiz eta proiektua 1975koa izan.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.