Barbara Ayrton-Gould

Politikari britainiarra eta sufragista

Barbara Boditon Ayrton-Gould, sortzez Ayrton (Kensington, 1886ko apirilaren 3a - Earls Court, 1950eko urriaren 14a) emakume politiko laborista eta sufragista britainiarra da.

Barbara Ayrton-Gould

Erresuma Batuko 38. Parlamentuko kidea

1945eko uztailaren 5a - 1950eko otsailaren 3a
Barrutia: Hendon North (en) Itzuli
Hautetsia: 1945 United Kingdom general election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKensington1886ko ekaina
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaEarl's Court (en) Itzuli1950eko urriaren 14a (64 urte)
Familia
AitaWilliam Edward Ayrton
AmaHertha Ayrton
Ezkontidea(k)Gerald Gould (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Notting Hill and Ealing High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sufragettea
Lantokia(k)Londres
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

Gaztaroa eta familia-bizitza aldatu

Ayrton-Gould Kensingtonen jaio zen, Londresen. Hertha Ayrton eta William Edward Ayrton ingeniari elektriko eta asmatzaileen alaba zen. Edith Ayrton ahizpa-erdia sufragista zen. Oinarrizko ikasketak Nothing Hillen egin zituen, eta, gero, kimika eta fisika ikasi zituen Londresko University Collegen. Gerlad Gould idazlearekin (1885–1936) ezkondu zen, eta seme bat izan zuten: Michael Ayrton artista (1921–1975). 1930 arte, Gould Daily Herald kazetako publizitatearen arduradun izan zen.

Sufragista aldatu

1906an, Women's Social and Political Unioneko (WSPU, Emakumearen Batasun Sozial eta Politikoa) kide bihurtu zen, eta, 1909an, bere ikerketa zientifikoak utzi zituen, lanaldi osoan militatzeko.[1] Sufragisten aldeko The Democratic Plea liburuxka idatzi zuen Men's League for Women's Suffrage-entzat.

1912ko martxoan, Ayrton-Gouldek Londresko West Endeko dendetako erakusleihoak suntsitzen parte hartu zuen, emakumeek boto-eskubidea lortzearen alde egiteko, eta horregatik, espetxe-zigorra bete behar izan zuen Hollowayn.[1] Askatu zutenean, 1913an, Frantziara joan zen, ikaslez mozorrotuta, atxilotu ez zezaten.

1914an, WSPU utzi zuen Ayrton-Gouldek, agintarien joera autokratikoekin izandako frustrazioagatik eta Christabel Pankhursten etengabeko absentziarengatik.[1] 1914ko otsailaren 6an bere senarrarekin eta Evelyn Sharplesekin United Suffragists (Sufragista Elkartuak) sortu zuen. Gizonak eta emakumeak onartzen zituzten kidetzat. Sufragista elkartuek 1918ko Herri Ordezkaritzaren Legeak Erresuma Batuan boto-eskubide mugatua eman zienean amaitu zuten haien kanpaina.

Ibilbide politikoa aldatu

Ayrton-Gould Alderdi Laboristako Batzorde Betearazle Nazionaleko kide bihurtu zen 1929an, eta, 1938an, lehendakariorde hautatu zuten, eta, ondoren, lehendakari 1939-1940 bitartean.[2] 1922tik aurrera, lau saiakera egin zituen diputatu izateko, eta denek huts egin. 1929ko hauteskunde orokorretan, lau botorengatik ez zuen garaipena lortu Northwichen.[3] Bosgarren aldian, Gould Hendon North barruti berriko diputatu hautatu zuten 1945eko hauteskunde orokorretan. Aurreko barrutian, Hendonen, nabarmen hazi zen 1935az geroztik biztanleria (eta, neurri batean, etxe kopurua), eta bitan banatuta zegoen. Hautagai kontserbadoreek sendo eutsi zioten 1910etik, baina iparraldeko banaketa 1945ean erori zen. Balentria hori ez zuen 1997ra arte errepikatu hautagai laborista batek. Parlamentuan, Barbara Ayrton-Goulden bi kezka-iturri nagusiak elikagaien hornidura eta haurren pobrezia ziren. Adibidez, haurren utzikeriari buruzko gobernu-ikerketa eskatzeko ebazpena aurkeztea lortu zuen.[4] Maryleboneko bake-epailea ere bazen.

Ayrton-Gould 1950eko hauteskunde orokorretara arte bete zuen bere aulkia, hots, Ian Orr-Ewingek irabazi zuen arte. Irailean erretiratu zen barrutirako hautagai potentzial gisa, osasun-arazoengatik. 1950eko urriaren 15ean hil zen, Londresko Earl's Court 74A Philbeach Gardens-eko bere etxean, Komunen Ganbera utzi eta zortzi hilabetera.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c 'Suffragette': The Real Women Who Inspired the Film; Bio, 23 octobre 2015, par Sara Kettler.
  2. «Mrs Ayrton-Gould Withdraws» Dundee Evening Telegraph 5 septembre 1950.
  3. «Thirteen Women Members» Gloucestershire Echo 1 June 1929.
  4. Perera, Kathryn (3 January 2011).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu