Christabel Pankhurst

Dame Christabel Harriette Pankhurst, (Manchester, Ingalaterra, 1880ko irailaren 22a-1958ko otsailaren 13a), sufragista eta militante politikoa izan zen. Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoaren kosortzailea izan zen eta ekintza militanteen zuzentzailea izan zen Frantzian erbesteratuta zegoen bitartean (1912-1913). 1914an Alemaniaren opositorea izan zen gerran. Gerraren ondoren Estatu Batuetara joan zen eta ebangelista bezala lan egin zuen bertan.

Christabel Pankhurst
C.H. Pankhurst a Meurisse 1912.jpg
Bizitza
JaiotzaManchester1880ko irailaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaSanta Monica1958ko otsailaren 13a (77 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Memorial Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaRichard Pankhurst
AmaEmmeline Pankhurst
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaManchester High School for Girls (en) Itzuli
Victoria University of Manchester (en) Itzuli
Manchesterreko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksufragista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, arkitektoa, editorea, aktibista eta sufragettea
Jasotako sariak
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa

Musicbrainz: 7f9176a8-47da-434c-8e30-fb424ddaebde Find a Grave: 11132115 Edit the value on Wikidata

Biografia Aldatu

Lehen urteeakAldatu

Christabel Pankhurst, Emmeline Pankhurst sufragista ospetsuaren eta Richard Pankhurst sozialista erradikalaren alaba izan zen. Sylvia Pankhurst eta Adela Pankhursten ahizpa izan zen. Bere aita abokatua zen eta bere ama lokal txiki baten jabea zen. Christabelek bere amari laguntzen zion, Manchesterreko jaiotza eta heriotza erregistroan lan egiten zuena. Beti bultzatu zuten bere helburuak lortzera, nahiz eta zailtasun ekonomikoak zituzten.  Christabelen ama 1928n hil zen, inpaktu handia sortuz neskarengan.

AktibismoaAldatu

1905ean, Alderdi Liberalaren bilera bat eten zuen, emakumearen boto eskubidea aldarrikatuz. Bere taldekide Annie Kenneyekin batera atxilotua izan zen; ondorioz, medioen interesa piztu zen.

1906an legeetan gradu bat lortu ondoren, Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoaren kuarteletara joan zen, Londresen; bertan, "Queen of the Mob" ezizena hartu zuen. 1907an eta 1909sn berriro atxilotua izan zen. 1914 eta 1914 artean Parisen bizi izan zen. Ingalaterrara itzuli zen 1914an, Lehen Mundu Gerragandik ihesi, baina bertan berriro atxilotu zuten. Jan greba bat hasi zuen, horrela 3 urteko kartzela zigorreko 30 egun bakarrik bete zituen.  Kartzelatik irtetean, "The Great Scourge and How yo End It" liburua idatzi zuen. Hurrengo urteetan emakumearen eskubdeen aldeko borrokan jarraitu zuen.

1921ean utzi zuen Ingalaterra eta Estatu Batuetara joan zen, ebangelista gisa lan egiteko. 

HeriotzaAldatu

1958ko otsailaren 13an hil zen, 77 urte zituela. Bere gorputza bizitzarik gabe aurkitu zuten etxean, heriotza arrazoi nabarmenik gabe. Santa Monica, Kalifornian lurperatua izan zen.

Kultura herrikoianAldatu

Patricia Quinnek hartu zuen bere papera 1974an BBCko "Shoulder to Shoulder"  telesailean.

ErreferentziakAldatu