Azido linoleiko
Azido linoleikoa edo Azido 9,12-oktadekadienoikoa kate luzeko gantz-azido poliasegabe bat da, formula duena. Giza gorputzak bere kabuz sintetizatzerik ez duenez janariaren bidez hartu behar da[1].
Jatorria
aldatuLandareen oliotan ugaria da[2].
Olioak | Azido linoleikoa |
---|---|
Kartamo olioa | % 78 |
Mahats hazien olioa | % 76 |
Mitxoleta hazien olioa | % 70 |
Ekilore olioa | % 68 |
Arto olioa | % 59 |
Soja olioa | % 51 |
Oliba olioa | % 10 |
Palma olioa | % 10 |
Fruitu lehorrak | Azido linoleikoa |
Intxaurra | % 51 |
Pistatxoa | % 31,7 |
Kakahuetea | % 32 |
Animalia jatorrikoak | Azido linoleikoa |
Arrautza gorringoa | % 16 |
Txerri-gantza | % 10 |
Egitura eta deribatuak
aldatuHemezortzi karbono ditu eta bederatzi eta hamabigarrenean lotura bikoitzak azaltzen du (18:2∆9,12). Molekula anfipatikoa da.
Azido linoleikoak eta bere deribatuek Omega-6 gantz azido multzoan osatzen dute. Honako hauek dira dribatu nagusiak:
- Azido γ-linolenikoa (18:3ω-6)
- Azido arakidonikoa (20:4ω-6)
- Azido dokosapentaenoikoa edo DPA (22:5ω-6)
Garrantzia biologikoa
aldatuHainbat aparatu eta sistematan eragin onuragarria du azido linoleikoak.
- Babes inmunologikoa indartzen du.
- Gorputzeko gantz kopurua jeisten du.
- Zirkulazio aparatuaren funtzionamendua hobetzen laguntzen du: presio arteriala gutxitzen du kolesterol eta triglizeridoak kontrolatzen baititu.
- Nerbio sistemaren funtzionamenduan ere laguntzen du.
Erabilerak
aldatuOso erabilia da kondoien industrian.
Industrialki prozesatutako elikagaietan azido honen zati bat hidrogenoarekin saturatu behar da jakia egonkorragoa izan dadin, gantz hidrogenatuak eta trans gantz-azidoak sortzen dituena, gure gorputzean koipe saturatu bezala funtzionatzen dutenak. Hemen dago munduko industriak planteatzen duen arazoa koipe "txar" gantz-azido ase|aseak edo partzialki hidrogenatuak ezabatzen saiatzerakoan.
Azken urteotan kosmetika industrian oso erabilia izan da, larruazalarentzako onuragarria baita. Aknea gutxitzen du, efektu antiinflamatorioa dauka eta larruazaleko likido errententzioa bultzatzen du[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Burr, G.O., Burr, M.M. and Miller, E., On the nature and role of the fatty acids essential in nutrition. (1930). J. Biol. Chem. (86).
- ↑ (Ingelesez) «Aceites Ricos en Ácido Linoleico» News-Medical.net 2010-04-15 (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
- ↑ Darmstadt, G. L.; Mao-Qiang, M.; Chi, E.; Saha, S. K.; Ziboh, V. A.; Black, R. E.; Santosham, M.; Elias, P. M.. (2002). «Impact of topical oils on the skin barrier: possible implications for neonatal health in developing countries» Acta Paediatrica (Oslo, Norway: 1992) 91 (5): 546–554. ISSN 0803-5253. PMID 12113324. (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
Kanpo estekak
aldatu