Azido fitiko

konposatu kimiko

Azido fitikoa konposatu organikoa da inositolaren deribatu fosforoduna eta C6H18024P6 formula duena. Kimikoki esterra da. Isomero guztien artean mio isomeroa izendatzen da horrela. Halaber, inositol hexakisfosfato (IP6) eta inositol polifosfato ere esaten zaio. Bestalde, pH fisiologikoan fosfatoak ionizatu egiten dira fitato anioia eratuz.

Azido fitiko
Formula kimikoaC6H18O24P6
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
[C@@H]1([C@@H]([C@@H]([C@@H]([C@H]([C@@H]1OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno, fosforo, karbono eta hidrogeno
Motainositol hexaphosphate (en) Itzuli
Masa molekularra659,8614 Da
Erabilera
Elkarrekintzaburdina, kaltzio eta zink
Rolaxantina oxidasa inhibitzaile eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyIMQLKJBTEOYOSI-GPIVLXJGSA-N
CAS zenbakia83-86-3
ChemSpider16735966
PubChem890
Reaxys2201952
Gmelin17401
ChEMBLCHEMBL1233511
EC zenbakia201-506-6
ECHA100.001.369
CosIng36555
MeSHD010833
RxNorm8302
Human Metabolome DatabaseHMDB0003502
KNApSAcKC00063103
UNII7IGF0S7R8I
KEGGC01204
PDB LigandI6P eta IHP

Mio fitato anioia kolorgea da eta landareen nutrizioan paper garrantzitsua du. Izan ere, landare askoren fosforo-biltegi nagusia da, zahian eta hazietan pilatzen dena nagusiki. Labore eta zereal askotan egoten da.

Azido fitikoak zein fitatoek animalien elikadurako mineral batzuekiko estekatzeko zaletasun handia dute. Adibidez, kaltzioarekin, burdinarekin eta zinkarekin lotzen dira eta heste meharrak xurgatzea inhibitzen dute[1].

Inositolak baditu 6 baino fosforo-atomo gutxiago dituzten esterrak, adibidez, inositol pentafosfatoa edo inositol trifosfatoa. Hauek azido fitikoaren katabolito gisa agertzen dira naturan.

Elikagaigintzan kontsebagarri gisa baliatzen da azido fitikoa, E 391 lez ezagutzen dena hain justu.

Fitato anioia

Erabilera abeltzaintzan

aldatu

Hausnarkari ez diren animalientzat fitatoetan dauden fosforoak eta inositola ez dira eskuragarriak, pitasa entzima ez dutelako, ezinbestekoa dena inositol-fosfato loturak hidrolizatzeko. Hausnarkariengan errumeneko mikroorganismoek sortzen dute filasa[2].

Abeltzaintza industrialean animalia ez-hausnarkariak, hala nola zerriak edo hegaztiak, artoz, sojaz eta beste labore batzuen aleez elikatzen dira[3]. Nola ale horien fitatoa ezin den xurgatu, heste-sisteman zehar pasatzen da xurgatua izan gabe eta gorotzen eta mindaren fosforo-kontzentrazioa asko emendatzen da. Horrek ingurugiro-arazoak eragin ditzake, eutrofikazioa kasu[4]. Ernatutako aleak usatzeak azido fitikoaren kontzentrazioa jaistea laguntzen du, elikagaien balio nutrizionala galdu gabe[5].

Biologia eta fisiologia

aldatu

Azido fitikoa fosforo-biltegia da finean eta landareek behar dituzten katioien eta mio-inositolaren iturria da. Atzen hau zelula-mintzen prekursorea da[6].

Animaliengan mio-inositol fosfatoak nonahi egoten eta guztietan ugariena azido fitikoa da. Ugaztunen zeluletan pilatzen dira. Dietatik eskuratzerik ez duten animaliek zelulan bertan sintetizatu behar dute fosfatotik eta inositoletik abiatuta, zeina normalean giltzurrunetan sortzen den glukosatik abiatuta[7][8].

Ikerketek erakutsi dutenez azido fitikoak zelulen barneko proteina espezifiko batzuekin erreakzionatzen du eta ondorioz proteina horiek inhibitu egiten ditu edo beren jardueran indartzen du[9]. Esaterako DNAa konpontzeko hainbat prozesuetan kofaktore gisa jokatzen du[10].

Gizakien dietan

aldatu

Atzen urteotan azido fitikoa gizakien dietaren osagarri inportante legez seinalatzen da osasunarentzat onuragarria ei delako. Aipatzen diren onuren artean aipatzen da giltzurrun-kalkuluak sortzea eta kardiopatiak, diabetesa eta zenbait minbizi-mota (kolonekoa eta bularrekoa, esaterako) agertzea saihesten duela[11][12].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Schlemmer, Ulrich; Frølich, Wenche; Prieto, Rafel M.; Grases, Felix. (2009-09). «Phytate in foods and significance for humans: Food sources, intake, processing, bioavailability, protective role and analysis» Molecular Nutrition & Food Research 53 (S2): S330–S375.  doi:10.1002/mnfr.200900099. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  2. Klopfenstein, Terry; Angel, Rosalina; Cromwell, Gary; Erickson, Galen E.; Fox, Danny G.; Parsons, Carl; Satter, Larry; Sutton, Alan et al.. (2002-07-01). «Animal Diet Modification to Decrease the Potential for Nitrogen and Phosphorus Pollution» Faculty Papers and Publications in Animal Science (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  3. (Ingelesez) Jezierny, D.; Mosenthin, R.; Bauer, E.. (2010-05-11). «The use of grain legumes as a protein source in pig nutrition: A review» Animal Feed Science and Technology 157 (3): 111–128.  doi:10.1016/j.anifeedsci.2010.03.001. ISSN 0377-8401. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  4. (Ingelesez) Mallin, Michael A.; Cahoon, Lawrence B.. (2003-05-01). «Industrialized Animal Production—A Major Source of Nutrient and Microbial Pollution to Aquatic Ecosystems» Population and Environment 24 (5): 369–385.  doi:10.1023/A:1023690824045. ISSN 1573-7810. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  5. (Ingelesez) Malleshi, N. G.; Desikachar, H. S. R.. (1986-09-01). «Nutritive value of malted millet flours» Plant Foods for Human Nutrition 36 (3): 191–196.  doi:10.1007/BF01092036. ISSN 1573-9104. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  6. (Ingelesez) Reddy, N. R.; Sathe, S. K.; Salunkhe, D. K.. (1982-01-01). Chichester, C. O. ed. «Phytates in Legumes and Cereals» Advances in Food Research (Academic Press) 28: 1–92. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  7. (Ingelesez) Szwergold, Benjamin S.; Graham, Robert A.; Brown, Truman R.. (1987-12-31). «Observation of inositol pentakis- and hexakis-phosphates in mammalian tissues by 31P NMR» Biochemical and Biophysical Research Communications 149 (3): 874–881.  doi:10.1016/0006-291X(87)90489-X. ISSN 0006-291X. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  8. (Ingelesez) Sasakawa, Nobuyuki; Sharif, Mohammed; Hanley, Michael R.. (1995-07-17). «Metabolism and biological activities of inositol pentakisphosphate and inositol hexakisphosphate» Biochemical Pharmacology 50 (2): 137–146.  doi:10.1016/0006-2952(95)00059-9. ISSN 0006-2952. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  9. (Ingelesez) Norris, F. Anderson; Ungewickell, Ernst; Majerus, Philip W.. (1995-01-06). «Inositol Hexakisphosphate Binds to Clathrin Assembly Protein 3 (AP-3/AP180) and Inhibits Clathrin Cage Assembly in Vitro(∗)» Journal of Biological Chemistry 270 (1): 214–217.  doi:10.1074/jbc.270.1.214. ISSN 0021-9258. PMID 7814377. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  10. (Ingelesez) Hanakahi, Les A.; Bartlet-Jones, Michael; Chappell, Claire; Pappin, Darryl; West, Stephen C.. (2000-09-15). «Binding of Inositol Phosphate to DNA-PK and Stimulation of Double-Strand Break Repair» Cell 102 (6): 721–729.  doi:10.1016/S0092-8674(00)00061-1. ISSN 0092-8674. PMID 11030616. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  11. Azido fitikoaren onurak | Consumer. 2008-01-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  12. «Azido fitikoa, efektu antioxidatzailea duen mineral lapurra - Osasun - 2022» newbeginchurch (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).

Kanpo estekak

aldatu