Āyurveda edo medikuntza aiurbedikoa (sanskritoz: आयुर्वेद, ajuɽvedə ahoskatua) Indiako tradiziozko medikuntza da. Jatorriz Indiakoa izan arren, gero eta famatuagoa da Mendebalean. Āyurveda hitza, hitz konposatua da: "āyuh", bizitzaren iraunaldia, eta "veda" egia, edo bizitzaren zientzia esan nahi du.[1]

Dhanwantari medikua, Visnu jainkoaren abatar bilakaturik.

Medikuntzaren oinarria

aldatu

Āyurveda medikuntzaren oinarria 5 oinarrizko elementuen teorian datza. Naturako osagai guztiak funtsezko bost elementuen konbinazioaz osatuta daude. Adibide nabarmenena Lurra planeta da: urez, lurrez, eterrez (espazioaz, gizakiaren gorputzaren modura), airez eta suaz osatuta omen dago.

Āyurveda praktikatzen den medikuntza motarik zaharrenetakoa da. Medikuntza honek pertsona bakoitzaren gorpuzkera hartzen du kontuan. Gainera horren bidez pertsonak hiru multzotan sailkatzen ditu. Doshak edo ezinbesteko umoreak dira multzo horiek: vata, pitta eta kapha. Medikuntza honek astiro sendatzen du eta horren filosofiak esaten du hobe dela aurre hartzea sendabidea baino. Bestalde, pazientearen aldetik konpromiso bat egon behar du. Erremedio naturalen bitartez sendatzen ditu gaixoak.

Bost elementuak

aldatu
  • Espazioa - Parterik leunena, burutsuena da, meditazioa egiten den bitartean nabar daiteke soilik, konortea irudikatzen du.
  • Airea - mugimenduaren ideia da.
  • Sua- beroa, argia eta bilakaeraren ideia da. Garapenaren indarra da, orain garena etorkizunean izango garenera bihurtuko du.
  • Ura - jariakortasunaren ideia da.
  • Lurra - egonkortasunaren ideia da. Buruko egonkortasuna.

Historia

aldatu

Āyurveda Indiatik datorren medikuntza tradizionala da. Izan ere, medikuntza sistema askorengan izan du eragina. Mendebaldetik hasita Greziako medikuntzan eta ekialdean txinatar medikuntza tradizionalean. Badago āyurvedaren zati bat Nepal, Sri Lanka, Birmania zein Thailandiako medikuntzetan. Aurkitu diren tratatu zaharrenak k. a. 5000 eta 7000 urtekoak dira eta k. a. 3000 eta 2000 urtetako batzuk āyurveda medikuntzat hartzeko materia erreala zuten. Tratatu haiek diotenez jakin-min hori maila espiritual batetik jaso zuten. Hizkuntza literario batean, orain fisikoek egiten ari diren aurkikuntzak kontatzen zituzten.

Doshak

aldatu

Helburua pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak bereiztea da. Pertsona guztiak, vata, pitta eta kapharen pixka bat omen dugu barnean. Haietatik bat edo gehienez bi nagusitzen dira. Hiru doshak gizaki guztien gorputzetan bioenergiak bezala irudikatzen dira. Orobat, gure gorputz zein buruko atal eta ariketa guztiak kontrolatzeaz arduratzen direnak dira. Dosha bakoitza bi elementuz osatuta dago, nahasketak baitira.


Azkarra, hotza, lehorra da. Mugimendua, arnasketa, zirkulazioa, ezabapena, eta nerbio-bulkaden fluxua gobernatzen ditu. Orokorrean vata diren pertsonak aktiboak, gogotsuak eta burutsuak dira, geldigaitzak eta sormenezkoak.

Gorpuzkerari dagokionez pertsona argalak dira, azal hotz eta lehorrekoak. Haien loaldia eta jangura irregularrak izan ohi dira. Ondorioz, insomnioa edo antsietatea sufritu ahal duten pertsonak dira.

Beroa eta zehatza da. Digestioa, metabolismoa eta elikagaien prozedura kontrolatzen ditu. Pittak interes intelektual handia erakusten dute. Izaki exekutiboak eta epelak dira. Bestalde, transpirazio erraza dute eta gurari eta digestio gogorrak dituzte. Eguneroko arazoen aurrean amorru eta suminkortasunarekin erantzuten dute.

Sendoa, trinkoa eta egonkorra da. Gihar, hezur, muin eta gantzen egitura eta oreka zuzentzen ditu. Hauek metodikoak eta pentsakorrak dira. Bareak ere dira eta ez ohi dute estresa sufritzen. Gainera gorpuzkera sendoa dute, azal suabea eta ile gogorra. Jangura eta digestio motela dute eta logura sufritzen ohi dute.

Tratamenduak

aldatu

Marc Halpern dioenez Kaliforniako āyurveda eskolako fundatzailea, medikuntza hau asma, artritisa, bihotz arazoak, kirol lesioak, esklerosia edo minbizia sendatzeko balio du. Gainera, gaitzaren jatorria zein efektua aztertzen duen medikuntza da.

Erremedio āyurbedikoak sendabelarrak, meditazioa, yoga, masajeak eta olioak erabiltzen dituzte. Terapia hauen helburua pertsonaren oreka balaztatzea da.

Gehienetan, lehenengo tratamendua dieta aldatzea da. Dieta hori pertsonaren doshen arabera ezarriko da. Argi eduki behar da medikuntza hau ez dela berehalako medikuntza bat, bizimodu bat dela. Astiro sendatzen (omen) duena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Monier Monier-Williams. (1899). pág. 148 Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 148 or..

Kanpo estekak

aldatu