Autoebaluazio (hezkuntza)

Hezkuntzan, autoebaluazioa ikasketa-prozesuan izandako lorpenak ikasleak berak ebaluatzea da. Beste ebaluazio-moten aldean, ikaslearen autoebaluazioak abantaila hauek ditu:

  • ikasleak bere ikasketa-prozesuaren martxa barneratzen du;
  • bere ikasketa-prozesuaren arduradun bihurtzen da ikaslea;
  • ikaskuntzarako pizgarri izan daiteke;
  • irakasleak erabilitako metodologiaren inguruan ikasleen iritzia ezagutzeko bide bat da;
  • hausnarketarako bide egokia ere izan daiteke;
  • ikaslearen autonomia indartzen duen ebaluazio-metodo bat da.
Autoebaluazioa, koebaluazioa (berdinen arteko ebaluazioa) eta heteroebaluazioa (rol desberdinetako eragileen artekoa) erabili ohi da hezkuntza prozesuetan.

Autoebaluazioa tresnak aldatu

Ikasleak, bere burua ebaluatzerakoan, hainbat ebaluazio tresna[1] erabil ditzake. Lortu nahi diren helburuak noraino bete diren ebaluatzeko, hezkuntza munduan hainbat ebaluazio tresna[2] sortzen dira:


  • Jendaurreko aurkezpenak. Ikasleek beste ikasleen aurrean, irakasleen aurrean, interneteko foro batean landu duten gai bati buruz jardungo dira. Bideo edo audioa graba daiteke, egindako lana behin baino gehiago aztertzeko aukera eduki ahal izateko. Ikasleari egindako aurkezpenaren autokritika egiteko eskatzen bazaio, autoebaluazioa egiteko eskatzen ari zaio.
  • Autoebaluazio-txantiloiak[3] edo errubrikak[4][5]. Ikaslearengandik espero diren jokaera batzuk, lorpen batzuk deskribatzen eta mailakatzen dira. Ikasleari eskatu ahal zaio errubrika sortzen laguntzea, eredu on bat aztertu bitartean. Gero, ikasleari eskatu ahal zaio sortutako errubrika hori erabiltzeko bere lana baloratzeko.
  • kontrol zerrendak ebaluazio adierazle batzuk, ebaluazio irizpide batzuen arabera, betetze-maila neurtzeko txantiloia da. Ikasleari eskatu ahal zaio kontrol zerrendak sortzen laguntzea, eredu on bat aztertu bitartean. Gero, ikasleari eskatu ahal zaio sortutako errubrika hori erabiltzeko bere lana baloratzeko.
  • Eskolako egunkari edo aldizkaria. Edo bitakora moduko bat. Edo horien bertsio digitala: bloga, webgunea, sare sozialeko haria... Célestin Freinetek, besteak beste, erakutsi zuen zein interesgarri izan daitekeen ikasleek lan kooperatiboaren bidez testuak inprimatzeraino hobetzea. XXI. mendeko teknologia batzuek, Freinetek inprentari ematen zion funtzioa bete dezakete. Ikasleek planifikatu, gidoiak egin, taldeka adostu, informazioa eta beharreko dituzten hainbat elementu bilatu, prestatu, argitaratu, aurkeztu, egindakoa defendatu...
  • Eskolako irratia edo podcast zerbitzua gaitasunen bat erabiltzerakoan, azken ekoizpenak audioak edo bideoak izanik, horiek ebaluatzeko tresna bereziak sortu behar. Ikasleei egindako lanaren autokritika eskatu ahal zaie, gorago aipatutako tresnen laguntzarekin, edo arautu gabe, hau da, bat-bateko ahozko txostentxoa-edo eskatuz.
  • Autoebaluazio-galdetegiak. Formularioak[6]. Galdera sortak. Elkarrizketa itxurako autoebaluazio galdetegiak.
  • Portfolioak[7][8],
  • Auto-ebaluazio galdetegiak, elkarrizketa itxurako taldetegiak.
  • Autoebaluazio-txostenak, auto-txostenak[9][10],
  • Ikasketa espedienteak, (hezkuntza sistema askotan, ikasle bakoitzari bere urte askotako kalifikazioen txostena egiten zaio),
  • Diziplina espedienteak, (hezkuntza sistema askotan, ikasleek elkarbizitza kaltetzen duen jokabideren bat eginez gero, ikerketa bat egiten da, elkarrizketak, txostenak...) Diziplina txostena ekarri duen gertakizun jakin batzuen gainean ikasleei beren bertsioa idatzia eskatu ahal zaie eta diziplina txostenari erantsi. Handik denbora batera idazki horiei buruzko ikasleei ea euren ikuspegia aldatu ote duten galdetu ahal zaie eta beste idazki berri bat idazteko eskatu ahal zaie...
  • Ikaste-egunerokoak. Ikaskuntza prozesuan garrantzitsuak izan daitezkeen portaeren deskribapen laburra biltzen duen koadernoa da. Irakasleak zein ikasleak izan daitezke oharren egileak.
  • Behaketa orriak. Analisi deskriptiboa egiten duen galdetegi mota da, ikasleak berak betetzekoa.
  • errubrikak.
  • Ikasketa espedienteak, (hezkuntza sistema askotan, ikasle bakoitzari bere urte askotako kalifikazioen txostena egiten zaio),

Ikaste-egunerokoak. Ikaskuntza prozesuan garrantzitsuak izan daitezkeen portaeren deskribapen laburra biltzen duen koadernoa da. Irakasleak zein ikasleak izan daitezke oharren egileak. Behaketa orriak. Analisi deskriptiboa egiten da, eta ikasleen jokabide motorren maiztasunak jasotzen dira.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «HERRAMIENTAS DE AUTOEVALUACIÓN» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  2. «Ebaluazio hezigarria - Tresna guztiak» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  3. «Ebaluazioa - Irakurgunea» irakurgune.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  4. «01 - Autoebaluazio errubrika ikaslea» Amarauna@eu||| (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  5. «02 - Autoebaluazio errubrika gurasoak» Amarauna@eu||| (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  6. «Galdera-sortak edo formularioak egiteko software librea: LiberaForms» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  7. «Ebaluazio hezigarria - Portfolioa diseinatzen» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  8. Goñi, Maite. (2020-01-29). «Portfolioa ikasgelan, Sirats Santa Cruz» Podcast zuzeu (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  9. Ikasle batek idatzitako ebaluazio auto-txostena: adibide bat. (2016-06-02). «2015-2016. ikasturteko kronika – Ikasle batek gidoi bati jarraiki egindako ikasturteko "kronika".» egunsentiederra (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  10. Ikasle batek idatzitako ebaluazio auto-txostena: beste adibide bat. (2016-06-22). «2015-2016 ikasturteko "kronika" – beste ikasle batek egindako auto-txosten bat –» egunsentiederra (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).

Bibliografia aldatu


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu